Eduki publikatzailea
Astelehenean, urtarrilak 28, Artiz auzoan dagoen lur azpiko pasabidera iristea ahalbidetzen duen kale zatia itxi egingo da denboraldi baterako, Muno S.A. enpresak daramatzan obrek aurrera jarrai dezaten.

2019·01·25


Hori dela eta, lur azpiko pasabide horretara iristeko, ibilbide alternatibo bat  irekiko da, auzoan, dagoeneko eraikita dauden etxebizitzen atzetik. Ibilbide berri horretara, Telefónicako eraikuntzaren bi alboetan dauden espaloietatik heldu daiteke, planoan adierazten den moduan.