Eduki publikatzailea

Atzealdea

Parketarrak: haurrak euskaraz jolasean

Parketarrak egitasmoa ekainaren 8an izango da Zelai Arizti parkean. Urretxuko eta Zumarragako Euskara Zerbitzuek Parketarrak izeneko egitasmoa jarriko dugu martxan ekainean herriko bi parketan.

2016·06·01


Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu, eta horretarako, hainbat jolas saio antolatu ditugu bi egunetan haur eta gurasoentzat: ekainaren 1ean, euskaltegiko parkean Urretxun, eta ekainaren 8an, Zelai Arizti parkean Zumarragan. Urtxintxa eskolako hezitzaileek dinamizatuko dituzte jolas horiek, eta parte hartu nahi duenak bertara azaldu besterik ez du. Egun bakoitzean bi jolas saio izango dira, haurren adinaren arabera banatuta:

 

17:00 – 18:00      ZABU ZIBU     3-5 urteko haurrak dituzten familientzat

OHARRA: Parte hartu nahi duten haurrek helduren batekin etorri beharko dute.

 

18:00 – 19:00      TXIRRINTXON (6-9 urteko haurrentzat)

 

 

URRETXU-ZUMARRAGAKO EUSKARA ZERBITZUAK