Eduki publikatzailea
Atzealdea

PHOTOCALL "KLIMA ALDAKETAK GENEROA DU"

Egin gogoeta, ongi pasatu eta atera argazkia.

2019·03·05


Asteklima deitu diote klima-aldaketari buruz sentsibilizatzeko asteari. Aste horretan Uggasak eta Urola Garaia eskualdeko Udalek Photocall bat antolatu dute izenburu honekin: “Klima-aldaketak generoa du”.
Klima-aldaketak egun dauden genero-desberdintasunak areagotu egiten dituela azpimarratu nahi dugu. Era berean, desberdintasunak klima-aldaketaren aurka modu eraginkorrean borrokatzea galarazten duela adierazi nahi dugu.


Ez alferrik:

  • Pobrezia energetikoak eragin zuzenagoa du emakumeengan.
  • Emakumeak dira errefuxiatu klimatikoen % 80.
  • Klima-aldaketa neurri handi batean jasaten dutenak pertsona txiroak dira. Munduko pertsona txiroen % 70 emakumeak dira.
  • Emakumeak dira klima-aldaketaren eragina gehien jasaten dutenak baina gutxienak dira erabaki politikoak hartzen dituzten organoetan.
  • Klima-aldaketa gaietan erantzukizun-postuen % 80 baino gehiago gizonek betetzen dute.
  • Muturreko gertakari naturalen ondorioz −adibidez, uholdeen edo lehorteen ondorioz− hildakoen kopuruari erreparatuz gero, emakumeak dira hildako gehienak.
  • 2003an Frantzian izan zen bero boladan, hildako pertsonen % 65 emakumeak izan ziren.
  • Katrina urakanaren ondoren, bere lana galdu zuten pertsonen bi herenak emakumeak ziren.
  • Pobretutako herrialdeetan, ura hartzeaz arduratzen direnen % 71 emakume eta neska koskorrak dira.

 

Gai horren gainean hausnartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Hona hemen noiz eta non:

 

HERRIA

EGUNA

ORDUA

TOKIA

EURIA EGINEZ GERO

Legazpi

Martxoak 7 osteguna

19:00-21:00

Kale Nagusian

Txomineko pasabidean

Urretxu eta Zumarraga

Martxoak 9 larunbata

12:00-14:30

Areizaga- Kalebarren

Areizaga- Kalebarreneko estalpean

Ezkio

Martxoak 9 larunbata

16:00-17:30

Baserri museoaren kanpoan

Baserri museoaren arkupean

 

 

Argazkiak Udaletako web orrietan eta sare sozialetan argitaratzeko aukera eskainiko da; horretarako honako etiketak erabiliko dira: #Asteklimaurolagaraia y #Asteklima
Txaloka Antzerki Taldeak dinamizatuko du jarduera.
Asteklima ospatuko den astean  ‘Change the Change’ Nazioarteko Biltzarra egingo da Donostian, martxoaren 6tik 8ra bitartean.