Eduki publikatzailea

Atzealdea

Singular Dendak

Ostegunean, Zumarragako hiru merkatalgunek Singular Dendak ziurtagiria jaso zuten. Emaitza hori, azken urtean Gipuzkoako Merkatarien Federaziorekin egindako lanaren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zumarragako Udalaren laguntza ekonomikoari esker eman da.

2018·12·03


Ekitaldia Londres hotelean ospatu zen, Gipuzkoako V. Merkataritza Profesional Jardunaldiaren barruan. Bertan, Ainhoa Aizpuru Ekonomiaren Sustapenerako Diputatuak eta Mikel Serrano Zumarragako Udaleko Alkateak eman zituzten ziurtagiriak.

Hauek dira Singular denda ziurtagiria jaso duten merkalguneak: ARGIKI ARGIZTAPENA, LASKURAIN MODAK eta NAIF CONCEPT STORE.

Establezimendu horiek ziurtagiriak lortu zituzten beste hamar herriko merkatalguneei batzen zaizkie. Hortaz, guztira Gipuzkoan 147 establezimendu dira, gure kaleei bizia emateaz gain, Originalak eta Autentikoak izateagatik nabarmentzen direnak.

Julen Maiz Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren hitzetan “establezimendu bereziak, gauza bereziak dituztenak”.

2016an, Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren eta Zumarragako Udalaren arteko hitzarmenetik abiatutako bidetik jarraitzen dugu, gaur atzo baino sendoago, eta hori da Zumarragako garapen sozio-ekonomikoa etorkizunean lagunduko duen proiektuetako bat, hutsala establezimenduetan lanean dabiltzanen profesionalengatik ez balitz.

Hiru urteko ibilbidearen ondoren, eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren lankidetzari esker, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta beste hainbat udalen babesa dugu, eta ondorioz, 147 dira Gipuzkoako hainbat udaletan Unibertso Berezi horretako izarrak.

Ekitaldia honakoak buru izan ziren:

  • Julen Maiz, Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren Lehendakaria,
  • Isabel Muela, Turismo eta Merkataritzako Sailburua,
  • Juan Andrades, Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako Zuzendaria,
  • Ainhoa Aizpuru, Ekonomiaren Sustapenerako Diputatua,
  • Maite Cruzado, GFAko Turismorako zuzendaria.

Handiak dira sektore honek aurrera begira dituen erronkak, eta bide horretan Singular denda bezalako proiektuak profesionalizazioan eta diferentziazioan laguntzen dute, “garrantzia handikoak garai honetan” Isabel Muela Komertzio eta Turismo sailburuordearen hitzetan. Horrekin batera, kontsumitzaileon ardurak ere aipatu zituen, euren departamenduek abiatutako kanpainaren berri emanez: esnarazi dezagun gure superboterea!, azken finean, non erosi geuk erabakitzen dugu-eta.

 

Zorionak guztiei!