Eduki publikatzailea

Atzealdea

SINGULAR DENDAK

Igandean, Zumarragako lau merkatalgunek Singular Dendak ziurtagiria jaso zuten.

2018·04·17


Emaitza hori, azken urtean Gipuzkoako Merkatarien Federaziorekin egindako lanaren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zumarragako Udalaren laguntza ekonomikoari esker eman da.

Ekitaldia Balenziaga museoan ospatu zen, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Urteroko Batzarraren barruan. Bertan, Ainhoa Aizpuru Ekonomiaren Sustapenerako Diputatuak eta Rosa Maiza Zumarragako Udaleko Ekonomiaren Sustapenerako, Tokiko Garapenerako eta Innobaziorako zinegotziak eman zituzten ziurtagiriak,

Hauek dira Singular denda ziurtagiria jaso duten merkalguneak: UREDER ESTETIKA ZENTROA, NATALIETTA, SUAREZ ZERAMIKAK eta AGURTZANE DEKORAZIOA.

Establezimendu horiek azaroan ziurtagiriak lortu zituzten beste bost merkatalguneei batzen zaie. Hortaz, guztira Gipuzkoan ia 100 establezimendu dira gure kaleei bizia emateaz gain, Originalak eta Autentikoak izateagatik nabarmentzen direnak.

Zorionak guztiei!