Eduki publikatzailea
Atzealdea
Sormen eta paketeria teknikak ikastaroa
Izena emateko epea ekainaren 19an amaituko da
2019·06·14
Zumarragako Udalak Gipuzkoako Merkataritza Federazioarekin lankidetza hitzarmen bat sinatu zuen 2017ko urtarrilean, herriko merkataritzari zuzendutako proiektuak sustatzeko.
Horrela, 2019an Zumarragan %100ean diruz lagundua dagoen beste ikastaro bat antolatu da, SORMEN ETA PAKETERIA TEKNIKAK, eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Izena emateko epea ekainaren 19an amaituko da (asteazkena), eta izena emateko formacion@fmg.es edo zumarragarekin@zumarraga.eus helbideetara idatzi dezakezu eta aurkeztu beharreko agiriak azalduko dizkizute.