Eduki publikatzailea
Atzealdea

UDANA GI-2630 ERREPIDEA MOZTUTA

Datorren irailaren 16an, Legazpi eta Oñati arteko bidea moztuko da lau hilabetez, GFAko Bide Azpiegituretako departamentuak egingo dituen lanegatik. Horren ondorioz, Zumarraga-Arrasate autobus linea eten egingo da.

2019·09·13


Datorren astelehenetik aurrera, Udanako errepideko mozketak dirauen bitartean, Lurraldebusak zuzeneko zerbitzua eskainiko du Zumarragako geltoki intermodaleko geldialdiaren eta Arrasateko Garibaiko geldialdiaren artean, DG04B. Zuzeneko zerbitzuak Deskargako autobia berria erabiliko du, 25 minutuko iraupenarekin.

Zerbitzua goizeko 6:00etan hasiko da 30 minutuan behin izanik goizeko 9:00ak arte, Arrasatera joaten diren langileen eta ikasleen eskaerari erantzuteko. Eguneko gainerako orduetan, zerbitzua orduro izango da (salbuespena 13:35etik 15:35era, tarte horretan ere 30 minutuan behin).

Zumarraga-Legazpi autobuseko linea, DG09, zerbitzua egun baino lehenago hasiko da, linea zuzeneko lehen zerbitzua eskuratu ahal izateko.

Bestalde, DG04 lineak martxan jarraituko du, baina Arrasatetik Oñatira.

Mikel Serrano Zumarragako alkateak Rafaela Romero diputatu sozialista buru duen GFAko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuari eskerrak eman dizkio Udanako mozketak sortutako arazoa azkar eta modu eraginkorrean konpontzeagatik.

Ordutegi berriak hemen: