Eduki publikatzailea

Atzealdea

Uraren tratamendurako ekipamenduen salmentan dabilen enpresa baten egungo iruzurra.

Atzo eguerdian, prentsaurrekoa eman zuten Aquarbe enpresaren kudeatzaile Jon Koldo Izagirrek eta Mikel Serrano Alkateak herritarroi jakinarazteko uraren tratamendurako ekipamenduen salmentan dabilen enpresa baten egungo iruzurra.

2017·06·30


Eskaintzen dituzten ekipamenduak ez dira beharrezkoak, Zumarragako uraren kalitatea primerakoa delako. Are gehiago, gailu horiek kaltegarriak izan daitezke gatzak desagerrarazten eta bakterio-sorrera errazten dutelako.

Halako enpresarik herritarrokin harremanetan jarriz gero, jakinarazi Aquarbeko bulegoan (Soraluze kalea 1) edo Udaltzaingoan.