Eduki publikatzailea

Atzealdea

Urdaneta hiribidearen berritze lanek aurrera jarraitzen dute

Duela hilabete hasi ziren zenbaki bikoitietako lanak (2tik 8ra). Pabimentua pikatu da. Telekomunikazio, saneamendu eta portaletarako ur hornikuntza instalazioak berritu dira. Bordilloa jarri, eta zangak eta azerak hormigonatu dira ondoren baldosak jartzeko.

2018·03·23


Oinezkoen segurtasunerako, eskailera eta ranparen artean barandilla bat jarriko da. Lorezaintza ere hobetuko da; baita argiztapena ere, led argiak jarriz. Horiez gain, irisgarritasuna hobetuko da, azerak portalen mailara altxatuz.

Aparkalekuei dagokienez, baterian jarriko dira, baina zeharka, azera libre uzteko.

Ondoren, espaloia berritzen jarraituko da zenbaki bakoitietan. Alde horretan, zuhaitz kopurua murriztuko da, eta portaletarako irisgarritasuna hobetuko da.

Gainera, zebra-bideei dagokionez, Eroskikoa, aldapakoa eta kiroldegikoa altxatu egingo dira.

Obrak lau hilabeteko betetze epea du, eta Artzamendi enpresari esleitu zaio. Aurrekontua 255.000 eurokoa da (BEZa barne).