Eduki publikatzailea
Atzealdea

UROLAKO GELTOKI ZAHARRAREN ERREHABILITAZIORAKO PROPOSAMENA

Eraikin historiko bat da, bere garaian Zumarraga eta Zumaia batzen zituen geltoki honek. Gaur egun oraindik kokapen paregabea mantentzen du. Tren eta autobus geltokitik gertu, ertzain etxetik eta anbulatoriotik gertu… horrelako proiektu bat Aurrera eramateko toki paregabea dela diote.

2019·02·14


Mikel Serrano alkateak ekitaldia aurkeztu zuen Urola geltokiko eraikin zaharraren parean. Ekintza honek duen ildo soziala azpimarratuz, gaur egun erabilpenik gabe dagoen eraikina biziberritzeko balioko duena.

Eraikin historiko bat da, bere garaian Zumarraga eta Zumaia batzen zituen geltoki honek. Gau egun oraindik kokapen paregabea mantentzen du. Tren eta autobus geltokitik gertu, ertzain etxetik eta anbulatoriotik gertu… horrelako proiektu bat Aurrera eramateko toki paregabea dela diote.

Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuordeak gizarte ekintzetarako espazioak sortzeko dagoen beharra gogorarazi zuen. Ezinbestekoa behar duten guztiei arrera emateko. Espazio honetan, familientzako topagune bat kokatzea planteatzen da. Bertan banantze prozesu gatazkatsuetan dauden familiei espazio lasai bat eskaintzeko asmoz.

Zerbitzu ireki bat ematea planteatzen da, ez soilik Zumarragan bizi diren biztanleentzat. Asmoa garraioen konexio horiek baliatuz Debagoiena, Azpeitia-Azkoitia, eta inguruko herrietara laguntza zabaltzea da. Horrela familia ezberdinei prozesua erraztuko zitzaien, kontuan izanda gaur egun zerbitzu hau Donostian edo Tolosan jasotzen dutela.

Momentu honetan lanean daude proiektua Aurrera eramateko behar den diru-laguntza lortzeko, milioi baten ingurukoa da aurrekontua. Miren Gallastegi sailburuordeak esan zuenez, proiektu honek Justizia eta laneko departamentuaren onespena du.


Dagoeneko proposamen honentzat, Udaletxetik errehabilitazio eta berrurbanizazio plana egituratu da. Bertan eraikinaren hiru pisuen egituraketa eta inguruko guneen biziberritzea planteatuta dago.