Eduki publikatzailea
Atzealdea

URRETXU-ZUMARRAGAKO EUSKARALDIKO HERRI BATZARRAK AHO BATEZ ONARTU DU 2. EDIZIOAN PARTE HARTZEA.

URRETXU-ZUMARRAGAKO EUSKARALDIKO HERRI BATZARRAK AHO BATEZ ONARTU DU 2. EDIZIOAN PARTE HARTZEA.

2019·11·27


Arratsaldeko 18:30ean hasi zen batzarra eta 30 lagunek hartu zuten parte. Lehenik eta behin, Urretxuko teknikariak ongietorria eman zien bertaratuei eta herri batzarra deitzearen arrazoiak aipatu zituen: nagusiki Urretxu eta Zumarragako herritarrei ia Euskaraldiaren 2. edizioan parte-hartu nahi dugun galdetzea.

Horra iristeko, lehenik 2018ko esperientziak utzi zuena ekarri zen gogora. Horretarako Zintzo-mintzok, Euskaraldi garaian egindako kale neurketak utzi zituen emaitzak aipatu zituen, hiru nabarmenduz:

1. - Urretxu eta Zumarragan, 16 urtetik gorako 2.416 lagunek eman zuten izena, honela banatuta: 1.561 ahobizi (% 64,6) eta 855 belarriprest (% 35,4).

2. - Generoari dagokionez, % 63, gizonezkoak % 36 eta ez-binarioak % 1.

3. - Zintzo-mintzok antolatutako kale neurketaren datuak. Euskaraldiko astean: hiru elkarrizketetatik bat euskaraz izan zen (% 32), hau da, 2017an neurtutakoa (% 22,3) baino hamar puntu handiagoa izan zen. Euskaraldia amaitu ondoren, hurrengo astean % 29,5.

Beraz, ondorioztatu daiteke Euskaraldiak euskararen erabileran eragiten duela.

Ondoren, Zumarragako teknikariak Soziolinguistika Klusterrak Euskaraldiari egindako ikerketaren emaitza orokorrak eskaini ditu bideo bidez: https://vimeo.com/360515368 eta, ondoren, espreski Urretxu-Zumarragako datuak biltzen dituen txostena aurkeztu du. Beste hiru ideia nabarmendu ditu:

1.- Inkestak betetzen, emakumeak nagusi: %74,1

2.- Urretxu eta Zumarragako belarriprest kopuru altua: Euskal Herriko batez betekoa %25, baina Urretxu-Zumarragakoa %35,4.

3.- Inkestaren arabera, hiru inkestak pasa ondoren, Euskal Herriko batez betekoa %5 igo zen, baina Urretxu-Zumarragan %7.

Ondorioz, gure bi herrietan ariketa ondo egin zela eta emaitza onak utzi zituela ondorioztatu daiteke.

Horrekin guztiarekin, behin 2018ak emandako datuak ikusita, Topaguneko Gipuzkoako arduradunak 2. Edizioaren xehetasunak aurkeztu zituen ( https://www.youtube.com/watch?time_continue=1&v=wgDJJEjlwY4 ). Laburbilduz, iazko edizioarekin bi ezberdintasun izango ditu:

1. 15 egun izango dira, 11 beharrean.

2. Entitateetan eragiteko asmoa dago.

Aurkezpenaren ondoren, talde txikitan banatu zituzten bertaratuak 2. edizio honek eskaintzen dituen aukerak eta zailtasunak aztertzeko. Hori egindakoan, guztien artean partekatu zituzten eta zailtasun nagusien artean entitateetara nola iritsi eta ariguneen kontzeptua ondo ulertzea azpimarratu zituzten.

Azkenik, hausnarketa guzti hori egin ondoren, bertaratu ziren guztiei galdetu zitzaien, ea Urretxu eta Zumarragak herri moduan Euskaraldian parte-hartu behar luketen, eta emaitza aho batez baiezkoa izan zen.

Gauzak horrela, aurrera begira, herri batzordeak 2 hilabetean behin egitea proposatu du talde motoreak, hurrengoa urtarrilean, eta atea zabalik du edonork talde motorrean parte hartzeko ere, horiek hilabetean behin elkartuko dira.

Bukatzeko, argazki batekin agurtu ziren Euskaraldiaren 2. edizioa hasteko urtebete falta den honetan.

 

Zumarraga-Urretxuko Euskaraldiko Talde Motorra