Eduki publikatzailea

Atzealdea

ZABOR-BILKETA ZERBITZUA BEHAR BEZALA ERABILTZEKO INFORMAZIO-ORRIAK, BOST HIZKUNTZATAN

Sasieta mankomunitateak, mankomunitatea osatzen duten sei udalerri handienetara (Beasain, Zumarraga, Ordizia, Legazpi, Urretxu eta Lazkaora) kanpotik etorritako bizilagun berriei harrera egiteko informazio-orriak prestatu ditu.

2018·09·05


Informazio-orriak bost hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa, frantzesa eta arabiera) idatzita daude, etorri berriek zabor-bilketa zerbitzua behar bezala erabiltzeko informazio argia, laburra eta zuzena izan dezaten.

Informazio-orriak udaletxeko herritarren harrera bulegoan banatuko zaie bizilagun berriei harreraegiterako orduan, aurrez aurre (herritarren arretarako bulegoetan), telefonoz, internet bidez...

Informazio-orriak, Sasieta mankomunitateko web-orriko “Ikusi eta Ikasi” atalean edonoren eskura daude.

http://www.sasieta.eus/euskara/ikusi-eta-ikasi/harrera-fitxak-hizkuntza-ezberdinetan