Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZUMARRAGAK BIDEGORRI BERRI BAT DU ARGIXAO ETA KAMINPE ARTEKO BIDEAN.

Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru diputatua Marisol Garmendia eta Zumarragako alkatea, Mikel Serranok inauguratu dute gaur Argixaoko poligono industrialeko sarbidea Kaminpeko zonarekin lotzen dituen bidegorria.

2019·02·28


Orain arte, Zumarragako herritarrek bazterbidea erabili behar izaten zuten ibilbide hori egiteko. Orain ordea, bide eroso bat izango dute oinez edo bizikletaz ibiltzeko. Alkateak gogorarazi duenez, herritar askok erosketak egiteko edo Azkoitia-Legazpi lotzen dituen bidegorrira iristeko erabiltzen dute bidea. Eta beharrezkotzat jotzen zuten mugikortasun jasangarri eta osasungarriaren aldeko apustu hau. 164.000 euro baino gehiagoko aurrekontua izan du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak 75.000 eurorekin finantzatu ditu obrak.

Marisol Garmendiak eta Mikel Serranok bizikletaz egin dute bidegorri berriaren trazatua obraren aurkezpenarekin amaitzeko.