Eduki publikatzailea

Atzealdea

ZUMARRAGAKO ARGIXAO POLIGONOKO ERABILTZAILEEN ELKARTEA IDENTIFIKATZEKO LOGOA EGITEKO LEHIAKETA

Zumarragako Argixao Poligonoko Erabiltzaileen Elkarteak lehiaketa deitu du Elkartearen logoa aukeratzeko.

2017·06·06


 

ZUMARRAGAKO ARGIXAO POLIGONOKO ERABILTZAILEEN ELKARTEA IDENTIFIKATZEKO LOGOA EGITEKO LEHIAKETA

 

Zumarragako Argixao Poligonoko Erabiltzaileen Elkarteak lehiaketa deitu du Elkartearen logoa aukeratzeko, ondorengo baldintzak betez:

 

O I N A R R I A K

 

1.-  Nahi duen orok parte-hartu dezake lehiaketan. Gehienez hiru lan aurkeztu ahalko ditu.

2.-  Lehiaketaren gaia Elkartearen logoa da, eta ondorengo testua agertu beharko da: “POLIGONO ENPRESARIALA ARGIXAO ZUMARRAGA”. Horrez gain, Elkartearen honako helburuetan oinarritu behar du:

  • Poligonoko enpresen arteko elkarlana handitzea.
  • ENTITATE BAKAR modura funtzionatzea gainerako entitate publiko eta pribatuekin aritzean.
  • Poligonoko enpresen langile guztien artean harremanerako eta konfiantzarako kulturan eragitea.
  • Argixaoko ekoizpen aktibitatea ezagutzera ematea: kalitate, innobazio eta internazionalizazio ikuspegitik.
  • Poligonoaren aktibitateak –ekonomikoak, sozialak eta ingurugirokoak- eragindako balioaren kontzientzia sortzea.

3.-   Edozein teknika baliatu daiteke: collagea, pintura, argazkia... Kartulinaz sendotuak aurkeztuko dira atzeko aldetik, eta gehienezko neurria A5 (148×210 mm) izango da.

4.- Lan guztiak argitaratugabeak izango dira, eta aurkezterako orduan ez dute egilearen inongo identifikazioarik izango. Eranskin modura, sobre itxi batean, lehiakidearen datu pertsonalak eta NANren fotokopia emango dira. Sobrearen kanpo aldean hitz edo testutxo bat agertuko da, zeina lanaren atzealdean ere agertuko den.

5.-  Lanak 2017ko ekainaren 21eko 13:00a baino lehen aurkeztu beharko dira honako helbidean:

       Urolako Industrialdea S.A.

       Argixao Poligono Industriala, Ofizinak

       20700 Zumarraga

6.- Sari bakarra izango da, 300 eurokoa.

7.- Lan saritua Elkartearen jabetzapean geratuko da, eta Elkarteak izango ditu inpresio, publikazio, difusio e.a. eskubide guztiak.

8.-   Saria hutsik gera daiteke, baldin eta, epaimahaiaren arabera, lanek ez badute behar adinako kalitaterik.

9.-   Aurkeztutako lanak, lehenik eta behin, hautaketa prozesu bat izango dute, eta bertan Poligonoko enpresa guztiek hartuko dute parte. Prozesu horretarik 4 lan aurre-aukeratuko dira.

Azken erabakirako, erakundeak Epaimahai bat izendatuko du, eta azken horren erabakia apelaezina izango da.

Erabaki hori sari banaketaren egunean jakingo da: ekainaren 30ean, 12:00etan, Zumarragako Urola Industrialdeko ofizinetan, Argixao Poligono Industriala, 2. solairua.

10.- Saritu gabeko lanak uztailaren 4tik 20ra izango da jasotzeko aukera. Egileek aipatu epe hori gaindituz gero jasoko ez balituzte, ulertuko da uko egiten dietela, eta Elkarteak libreki baliatu ahal izango ditu, eurengatik inolako eskubide edo indemnizaziorik aitortu gabe.

11.- Lehiaketan parte-hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.