Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zumarragako baratzeak esleitzeko eta kudeatzeko araudiaren kontsulta publikoa.

Zumarragako Udalak, Urtubiko lurretan 43 Hiri Baratze Ekologiko sortzeko asmotan dabil. Horren bidez, elkarbizitzarako gunea ere sortu nahi da baratzezaintza ekologikoaren inguruan. Baratzeak norberaren kontsumorako 30m2ko partzelak izango dira, eta horietatik bi egokituta egongo dira. Guneak erreminta-etxola eta komuna ere izango ditu tresnak eta arropak gordetzeko takilekin, baita konpost-gunea eta ureztatzeko iturriak ere.

 

Zumarragako Baratzeak esleitzeko eta kudeatzeko araudiaren kontsulta publikoa.

Udalaren eskumena da, lurraren erabilera izendatzea eta arautzea. Baita, kasu honetan hiri baratze ekologikoek sortu duten interesa ikusirik, ekintza honetarako terreno publikoak eskaintzea eta partzela baten interesa duten herritarrek eskaera egiteko bidea arautzea ere.

Egiteke dagoen araudi horren helburua da Zumarragako Baratze Parkeko lursailak erabiltzeko, gozatzeko eta aprobetxatzeko beharrezkoak diren baldintzak zehaztea. Baita partzelak adjudikatzeko prozedura antolatzea, baratzeen ustiaketa arautzea, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak ezartzea, eta zigor-araubidea zehaztea ere.

Araudia egiteko prozeduran herritarren parte-hartzea bermatzeko legediari jarraiki (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 133 artikuluak aurreikusia duena, eta 50/1997 Legearen, azaroaren 27an, Gobernuarena, 26. artikulua), erregelamenduaren proiektua prestatu baino lehen, kontsulta publikoa bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bidez. Kontsulta horretan, arautegiak eragin diezaiekeen subjektu eta entitate esanguratsuenen iritzia jasoko da gai hauen inguruan:

- Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

- Arau horiek onartzeko beharrak eta eragingo dituzten aukerak.

- Arauaren helburuak

- Izan litezkeen bestelako irtenbide arautzaileak, eta ez arautzaileak.

 

Nahi duten herritarrek, elkarteek eta erakundeek, hemen planteatzen ari garen gaiaren inguruan duten iritzia bidal dezakete, 2019/02/22 egunera arte, ondorengo helbide elektronikora: partaidetza@zumarraga.eus

 

Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

Araudi honen helburu da Zumarragako Baratze Parkeko lursailak erabiltzeko, gozatzeko eta aprobetxatzeko beharrezkoak diren baldintzak zehaztea. Baita partzelak adjudikatzeko prozedura antolatzea, baratzeen ustiaketa arautzea, baratzak erabiliko dituztenen eskubideak eta betebeharrak ezartzea, eta zigor-araubidea zehaztea ere.

Ekimen honek herritarrengan gero eta handiagoa den interesari eta eskaerari erantzuna eman nahi dio udalaren aldetik, horretarako beharrezkoa egiten da lur publikoan baratzeak garatzeko aukera ematea eta zehaztea.

 

 

Arau horiek onartzearen beharra eta sortzen duen aukera

Udalen eskumena da, beti ere Estatuko eta Autonomia Erkidegoko legedia betez, eta, besteak beste, 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena, 25. artikuluaren arabera b) Hiri Ingurumena eta i) aisialdi librea betetzeko sustapena.

Azken finean, Udalaren eskumena da lurraren erabilera arautzea eta izendatzea eta, kasu honetan zehazki, hiri-baratzeek herritarrengan sortu duten interesaren aurrean lursail publikoetan ekintza horiek egiteko dagoen aukera baloratzea, eta lursailetara sartzeko interesa duten erabiltzaileen erregulazioa.

 

Arauaren helburuak

Batik bat arautu nahi da Zumarragako Baratze Parkeko lursailen erabilera, gozamena eta aprobetxamendua. Baita partzelak adjudikatzeko prozedura antolatzea, baratzeen ustiaketa arautzea, eta baratzak erabiliko dituztenen erantzukizunak.

 

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Udal ondasunei erabilerari buruz ari garenez, erregulazioa araudi bidez egin behar da.