Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zumarragako Musika Bandak 150 urte betetzen ditu

Hori dela-eta, joan den ostiralean aurkeztu ziren kultur etxean urtean zehar egingo diren ekitaldiak. Bertan, Mikel Serrano alkatea, Ibon Elgarresta musika bandako lehendakaria eta Luis Orduña zuzendaria izan ziren.

2019·01·16


EGITARAUA:

  • Otsailaren 2an, larunbata: Kontzertua. Zumarragako Musika Banda Donostiako Orfeoiarekin batera (Zumarragako Jasokundearen Ama parrokian, 20:30ean).
  • Martxoaren 23an, larunbata: Bandaren alardea Zumarragako Musika Banda Azpeitiako eta Legazpiko musika bandekin batera.
  • Apirilaren 28an, igandea: Kontzertua. Valentziako Aldayako Musika Banda. (Zelai Arizti antzokian).
  • Zumarragako jaiak: Kontzertu sinfonikoa. Zumarragako Musika Banda Gozategirekin batera.
  • Irailaren 28an, larunbata: Antioko Musika Zikloa. Azken emanaldia. Zumarragako Musika Bandak eskainiko du eta Jacob de Haan konposatzaile famatuak urteurrena ospatzeko obra bat sortzeaz gain, horrenbestetan talde honek jotako bere obrekin osatutako kontzertu hau zuzenduko du.
  • Azaroaren 22an, ostirala: Santa Zezilia eguna. Zumarragako Musika Bandak emanaldia eskainiko du herriko beste kultur elkarte guztiekin batera. Kontzertu honetan Jose Miguel Laskurainek bandakideak sortutako eta bandari eskainitako ereserkia estreinatuko du.
  • Abenduaren 22an, igandea: Gabonetako kontzertua: Zumarragako musika bandak Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin, kontzertu solidarioa eskainiko du. Kasu honetan, Gautena, Gipuzkoako Autisten Elkartearen alde.