Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zumarragako Udalak, herriko bi landa bideetan konponketa lanak hasi behar ditu.

Lan hauek, Salsamendi baserrira doan bidean eta Antiotik Elorriagagoikora doan landa bidean izango dira.

2018·09·19


Lan hauen aurrekontua 42.365,76€takoa izango da Salsamendiko bidean egingo den obrarako eta 27.840,29€tako aurrekontua  Antio Elorriagagoikoa bidean egingo den obrarako. Obra hauek, %55ko dirulaguntza jasoko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamenduaren aldetik.