Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zumarragako Udalak herriko erdiguneko merkataritzara iristea erraztu nahi du, eta, horretarako, aparkaldi mugatu gunea jarriko du martxan, proba pilotu modura.

2017an bukatu zen Zumarragako Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia. Plan horretatik, Udalak hainbat ekintza jarri ditu martxan: bai konpetitibotasuna hobetze aldera (Singular dendak—ZuEKIN Hazi dirulaguntzak), bai establezimendu hutsen dinamizazio aldera (ZuEKIN Merkatari eta ZuEKIN Berpiztu dirulaguntzak), bai erosketa sustatuz (ZuEKIN Eskolara dirulaguntzak).

2018·10·08


Irailean beste ekintza bati heldu zitzaion: Udaleko Erdialdeko Merkatal Gunerako irisgarritasuna indartzea. Irisgarritasun hori bertako merkatariek eta Bitartean elkarteak eskatua izan da.

Hori dela-eta, ordu bateko aparkaldi mugatua ezarriko da honako kale eta orduetan:

- Soraluze kalea, Euskadi plaza, Bidezar, Elizkale (parrokiaren alboan, Trintxerarako sarrera) eta Iparragirre etorbidea: astelehenetik ostiralera 8:30 – 13:30 eta 15:30 – 20:30.

- Legazpi eta Piedad kaleak: astegunak 8:30 -13:30 eta 15:30-20:30, eta larunbatak 9:00-14:00 (jaiegunak, ez).

Aparkaldia doakoa izango da.

Gune horiek bereizteko, urdinez margotu dira, eta, ordutegiak zehazten dituen seinalitika bertikala jarri da. Ordutegi horien ezarpenarekin, Udala saiatu da erdialdeko bizilagunak lekua izan dezaten erdialdean bertan aparkatzeko.

Horrez gain, aipatutako neurrien berri eman eta udal guztiko karga-deskarga guneen erabilera egokiaz sentsibilizatze aldera, Udalak 3 pertsona kontratatu ditu, zeinak urriaren 8tik eta hiru hilabeteko epean herritarrak informatzen eta sentsibilizatzen arituko diren aldaketa horien inguruan.