Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zumarragako Udalak, lehen aldiz, laguntzak emango ditu eskolako arropa eta materiala erosteko. ZuEKINEskolara deituak 30.000 euroko partida izango du, herriko dendetan kontsumitzeko.

Udalak 30.000 euroko partida bat gaitu du, 2003 eta 2012 bitartean (biak barne) jaiotakoak diren eta familia-unitatearen sarrerak 40.000 eurotik gorakoak ez diren haurrei zuzendua.

2018·09·04


Zehazki, laguntzak 60 eurokoak izango dira, haurreko, familiaren sarrerak 27.000 eurotik gorakoak ez badira, eta 40 eurokoak, haurreko, familiaren sarrerak 40.000 eurotik gorakoak ez badira.

Laguntzetan onuradun izan ahal izateko aurkeztu egin beharko da irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean herriko dendaren batean egindako erosketaren faktura edo tiketa; erosketa horretan arropak eta eskolako materialak sartu ahal izango dira, hala nola koadernoak, boligrafoak, margoak, konpasak, estutxeak, eskola-motxilak, eskolako batak, gorputz hezkuntzarako beharrezko kirol arropa eta oinetakoak, betaurreko edo lentillak, edo eskolako beste edozein material, betiere ikastetxeak berariaz eskatu badie familiei. Diru-laguntzatik kanpo geratuko dira eskolako kuota, arropa eta oinetakoak oro har, eguzkiko betaurrekoak, kirol diziplina jakin baterako kirol materiala, edo material informatikoa.

Laguntzei buruzko informazio guztia, eskaerarekin batera, udaletxeko Herritarren Arretarako bulegoan jaso ahal izango da zuzenean, 09:00etatik 14:00ak arteko ordutegian, edo era telematikoan udalaren web orriaren bitartez, Tramiteak/Ekonomiaren Garapena atalean, edo 943 72 90 22 telefono-zenbakira deituz, edo zumarragarekin@zumarraga.eus helbide elektronikora e-maila bidaliz.