Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zumarragako Udalak Salsamendi Baserrira doan landa bidea konpondu du.

Zumarragako Udalak landa eremuarekin duen apustuarekin jarraituz, eta bereziki lehen sektoreko ekoizleei babestu eta laguntzeko konpromezua kontutan hartuta, Zumarragako biztanleei ezagutzera eman nahi die, oraintsu bukatu dituela Salsamendi baserrira doan landa bidean egin diren konponketak.

2018·10·16


Konponketa hori 2016. urtean hasi zen lanaren bigarren zatia da. Aurrekoan bidea eutsi eta moldatu egin zen, eta aurten bidearen konponketa burutu da asfaltatze lanekin.

Guzti horrek 42.365,73 €ko aurrekontua izan du, eta %55ko dirulaguntza jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamendutik.

Horrez gain, laster Antiotik Elorriagara doan bidean ere konponketa lanak hasiko dira. Lan horiek 27.840,29 €ko aurrekontua dute, eta %55ko dirulaguntza jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamendutik.

Zumarragako Udalak etorkizunean ere landa gunearen garapenaren aldeko apustua mantentzen segituko du, eta horren erakusle da legealdi honetan landa bideetan egin diren 119.213,14 €ko inbertsioak.