Eduki publikatzailea

Atzealdea

ZUMARRAGAKO UDALAK ZUMARRAGAREKIN PROGRAMAREN LAGUNTZAK PROGRAMA AURKEZTU DITU.

Ostegunean, Mikel Serrano alkateak eta Rosa Maiza Ekonomiaren Garapen, Tokiko Garapen eta Berrikuntza zinegotziak ZumarragarEKIN laguntza programa aurkeztu zuten Zelai Arizti kultur etxean. Programa horrek 100.000 €ko aurrekontua du.

2018·06·19


ZumarragarEKIN programak herriko ekonomia bultzatu eman nahi du, herrian enpresa-kopurua handituz, negozio berrien Profesionalizazioa eta Iraunkortasuna bilatuz, eta, aldi berean, merkatuan haien Berezitasuna aurkitzen lagunduz.

Sei diru-laguntza ezberdin eskainiko dira. Horien helburua: lana sortuko duten proiektu berriak sustatzea, merkataritzako eta lehen sektoreko ekintzaileei laguntzea, establezimenduen belaunaldi arteko jarraipena bultzatzea, hutsik dauden lokalak dinamizatzea, eta industria enpresa txiki eta ertainen konpetitibitatea hobetzea izango dira.

  1. ZuEKIN Merkatari: merkataritzako eta lehen sektoreko ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak. Gehienez 10.000 €.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketetarako epea 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko urriaren 26ra artekoa izango da.

Laguntza, guztira, eta izan ditzakeen gorakadak ere barne, 3.000 eurokoa izango da enpresako, gehienez. Diru-laguntza kalkulatzeko, fakturen batura hartzen da kontuan, BEZ kenduta.

  1. ZuEKIN Berpiztu: kalearen mailan dauden espazio hutsak dinamizatuz merkataritzaren sektorea biziberritzeko diru-laguntzak. Gehienez 7.500 €.

Zumarragako Udalak bitartekari lana egingo du lokal hutsen jabeen eta erakusleihoak erabiltzen dituzten dendarien artean, bi hitzarmen baliatuz horretarako.

Epea 2018ko urriaren 26ra arte edo laguntzetarako esleitutako kreditua agortzen den arte.

Erakusleihoaren erabilera lagatzen duen jabeak 200,00 euroko diru-laguntza jasoko du.

Zumarragako Udalaren bitartez lokalaren lagapena jasotzen duen pertsonak erakusleihoa egokitzeko kostuaren % 10eko diru-laguntza jasoko du.

  1. ZuEKIN Hazi: establezimenduek behar berrietara egokitzeko egiten dituzten jarduketa edo inbertsioetara zuzendutako diru-laguntzak. Gehienez 25.000 €. Proiektuek, diruz lagunduak izateko, gutxienez 3.000 euroko inbertsio onartua izan beharko dute establezimendu komertzialeko.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketetarako epea 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko urriaren 26ra artekoa izango da.

  1. ZuEKIN Eskolara: tokiko merkataritzako kontsumoa pizteko eta familiei laguntzeko diru-laguntza. Gehienez 30.000 €.

Zerrenda honetatik kanpo geratuko dira eskolako kuota, arropa eta oinetakoak oro har, eguzkiko betaurrekoak, kirol diziplina jakin baterako kirol materiala, ekipo informatikoak, hardwarea eta softwarea.

Diruz laguntzekoak izango dira Zumarragako dendetan 2018ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean eskola-materiala erosteko egindako gastuak, BEZ barne.

  1. ZuEKIN Berritu: I+G+b ekintzak garatzera zuzendutako diru-laguntzak, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzekoak. gehienez 20.000,00 €. Lehiakorragoak izateko azterlanak/proiektuak egiteko gastuak izango dira diruz lagundu ahal izango direnak.

Diruz laguntzekoak izango dira 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko urriaren 31ra bitartean, biak barne, egindako proiektuak.

Eman ahal izango den laguntza lehiakortasuna hobetzeko egindako azterlanaren kostuaren % 90ekoa izango da, BEZ kanpo; dena den, kopurua ezingo da 3.000 €tik gorakoa izan.

Proiektu bakarra aurkeztu ahal izango da enpresako.

 

  1. ZuEKIN Sortuz: ekintzailetza sortzera zuzendutako diru-laguntzak, bereziki ekonomia sozialera edota izaera estrategikoko edo berritzaileko jardueretara zuzenduak. Gehienez 7.500 €. Programa honetan onuradun izan ahal izango da 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko urriaren 15era bitartean enpresa berria sortu duen eta adinez nagusia den edozein pertsona fisiko.

 

Informazio gehiagotarako zumarragarekin@zumarraga.eus helbidera idatz dezakezue edo udaletxean galdetu.

Iragarkia ikusteko hemen sakatu.