Eduki publikatzailea

Atzealdea

ZUMARRAGAKO UDALAK ZUMARRAGAREKIN PROGRAMAREN ZUEKIN HAZI LAGUNTZAK ETA EUSKO JAURLARITZAKO MERKATARITZA SALTOKIAK MODERNIZATZEKO (MEC) LAGUNTZA PROGRAMA AURKEZTU DITU.

Atzo, Juan Andrades Eusko Jaurlaritzako Merkatarien zuzendariak Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko MEC laguntza programa aurkeztu zuen Zelai Arizti kultur etxean.

2018·06·08


Programa horrek 2.100.000 €ko aurrekontua du. Laguntza hori haien azpiegiturak eta kudeaketa erramintak hobetu edo berritu nahi dituzten establezimenduei zuzenduta dago. Laguntza itzuli beharrik gabekoa izango da, eta establezimendua EAEn kokatua beharko du.

Interesatuek 2018ko ekainaren 1etik uztailaren 2ra bitarte aurkez ditzakete eskaerak, eta eskaera horiek elektronikoki tramitatu beharko dira.

Informazio gehiagorako: Bitartean bulegoan (Labeaga 56, Urretxu) edo http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2018/mec_2018/  

Bestalde, Rosa Maiza Ekonomiaren Sustapenerako zinegotziak ZuEKIN Hazi diru laguntza aurkeztu zuen, zeinak 25.000 €ko aurrekontua izango duen. Laguntza hori, herriko ekonomia garapena sustatzeko ZumarragarEKIN laguntzen lerroetako bat da, eta laster argitaratuko dira Boletinean.

ZuEKIN Hazi bai herriko merkataritza saltokiei eta herriko lehenengo sektoreari zuzenduta dago. Laguntza hori jasotzeko, gutxienez urtebeteko aktibitatea eduki behar da eta 2018an inbertsioak burutu behar dira establezimenduan behar berrietara egokitzeko.

Interesatuok 2018ko urriaren 26a arte aurkez ditzakezue eskaerak. Informazio gehiagotarako zumarragarekin@zumarraga.eus helbidera idatz dezakezue edo udaletxean galdetu.

 

ZuEKIN Hazi laguntzak hemen.