Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZUMARRAGAKO UDALAK ZUMERK PROIEKTUA AURKEZTU DU, LANGABEZIAN DAUDENENEN EKINTZAILETZA SUSTATZEKO.

Proiektu honi esker, herriko 15 langabetuk ekimen komertzial berritzaileak garatzeko aukera izango dute.

2019·02·26


Zumarragako Udalak proiektua martxan jarri du, herriko sektore komertzialak dituen erronkei aurre egiteko. Zelai Arizti kultur etxean aurkeztu zuten proiektua Mikel Serrano Alkateak, Rosa Maiza zinegotziak eta Juan Andrades Eusko Jaurlaritzako komertzio zuzendaria.
PERCO-an proposatzen denaren arabera, Zumarragako Udalak ZUMARRAGAREKIN deituriko laguntza programa jarri du abian. Lehenengo sektoreko komertzio eta enpresentzako Laguntza espezifikoak ditu, baita lokal hutsak berpizteko ere.
Mahai PERCO-a ere martxan jarri dute, BITARTEAN merkatari elkarteak, dinamizazio komertzialeko Bulegoak eta Udalak kolaborazio publiko pribatuan. ZUMERK proiektuak herriak dituen erronkei aurre egiteko  asmoz sortu da, besteak beste, langabezia eta komertzioen ekintzailetza. 
Dagoeneko lanean hasi dira eta 500 langabetuekin kontaktuan jarriko dira banaka bakoitzaren perfila aztertzeko eta proiektua aurkezteko. Orain arte  programaren partehartzaile izan daitezkeen 40 pertsona identifikatu dira, eta banakako elkarrizketekin aukeratuko dira 15 partehartzaileak.
Proiektuaren garapenean tailerrak eta formakuntza espezifikoa egingo dira, negozio berriak sortzen ez diren kasuetan, behintzat lanean hasteko kualifikazio hobea izan dezaten programa amaitzerakoan.