Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZUMARRAGAKO UDALAREN ETA ASLE ENPRESA ELKARTEAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN SINADURA.

Zumarragako Udala joan den agintaldian hasita ari da bere egitura sozioekonomikoa dinamizatzeko lanetan, eta horretarako elkarlan publiko eta pribatuko akordioak egiten ari da herri, probintzia eta erkidego mailan erreferentziazkoak diren hainbat erakunderekin.

2019·10·18


Agintaldi berria hasita, udal gobernu berriaren egitasmoak bere politika munizipalak hedatzeko ezinbestekotzat jotzen jarraitzen du elkarlan publiko eta pribaturako.

Horregatik, Zumarragako Udalak udalerriaren garapen ekonomikoa bultzatzen jarraituko du, beste ekinbide batzuen artean ZumarragarEKIN egitasmoaren bidez.

Diru-laguntza honen barruan, Zumarragako Udalak lehiakortasunezko hobekuntzarako eredugarritzat jotzen ditu ekonomia sozialeko enpresak; hori dela eta, enpresa mota hori bultzatzeko berariazko laguntza lerroak dauzka, ZuEKIN Sortuz lerroa.

Enplegua sortzeko hartuta daukan konpromisoan urrats bat gehiago eginda, Zumarragako Udalak era berezian sustatu nahi du laguntza lerro hori, baita belaunaldi-erreleboa bultzatu ere, udalerriko kapital enpresak ekonomia sozialeko enpresak bihurtuz.

Hitzarmen honen xedea da hasierako oinarriak finkatzea Zumarragako udalaren eta ASLE enpresa Elkartearen arteko lankidetza antolatzeko asmoz, hain zuzen ere herrian lan sozietate edo elkarkidetzako enpresak sortzearren. ASLEk Euskadiko Lan Enpresen artean ordezkaritza maila handia du. Bere jardunaren baitan, ASLEk berebiziko arreta jartzen du lan sozietate eta elkarkidetzako sozietateen bidezko enpleguaren sorkuntzan. Baita berehala ondorengotza edo belaunaldi-errelebo prozesuei ekingo dieten Gipuzkoako enpresetako jabeak sentsibilizatzeko prozesuetan ere.