Eduki publikatzailea

Atzealdea

ZUMARRAGAKO UDALAREN ETA GIPUZKOAKO MERKATARIEN FEDERAZIOAREN ARTEKO KOLABORAZIO-HITZARMENA.

Ostiralean, Singular Dendak programarekin jarraitzeko Udalaren eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioren arteko kolaborazio-hitzarmena sinatu genuen interpretazio zentroan. Udalak 6.000 euro bideratu ditu programa honetara eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beste 6.000 euro.

2018·05·14


Ekitaldian Mikel Serrano alkatea eta Maite Valmaseda Gipuzkoako Merkatari Federazioaren zuzendaria izan ziren.

 

2017 urtean zehar, Zumarragako 13 establezimenduk lan egin dute Singular Dendak programaren barruan sartzeko. Horietatik hamarrek zigilua lortu zuten. Aurten, beste sei establezimendu berri batu dira programara ziurtagiria lortzeko.

 

Maiatzaren 16, 17 eta 18an tailerra antolatu dute Singular Dendei zuzendua: “Aprovechamiento máximo de las redes sociales (Sare sozialei etekinik handiena nola atera)”.