Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZUMARRAGAKO UDALAREN GAITZESPEN IRMOA ESTRASBURGOKO ERASOAREN AURREAN

Zumarragako Udalak gaitzespen irmoa agertu nahi du atzo Estrasburgoko Gabonetako merkatuan buruturiko erasoaren aurrean, eta polizia ikertzen dabilena terrorismoarekin loturarik ote daukan.

2018·12·12


Era berean, Zumarragako Udalak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Zumarragako udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Estrasburgoko hiriari eta Frantziako herritarrei, une latz hauetan.