Eduki publikatzailea

Atzealdea

ZUMARRAGAKO UDALAREN GAITZESPEN IRMOA LONDRESKO ATENTATU BERRIAREN AURREAN

ZUMARRAGAKO UDALAk gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo gauean hiriburuko erdigunean gertatutako bi eraso terroristen aurrean; izan ere, Londresko zubian eta Borough merkatuan hainbat leherketa izan dira, eta hildako eta zauritu ugari eragin dituzte. Zumarragako udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

2017·06·05


Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Londresko hiriari eta britainiar herritarrei, une latz hauetan.
 
Zumarragan, 2017ko ekainaren 5ean.