Eduki publikatzailea

Atzealdea

ZUMARRAGAKO UDALAREN GAITZESPEN IRMOA LONDRESKO AZKEN ATENTATUAREN AURREAN

Zumarragako Udalak gogor gaitzesten du goizaldean Londresen buruturiko azken eraso terrorista, non furgoneta batek hiriburuaren iparraldeko mezkita batetik irteten ari ziren pertsonak zapaldu eta gutxienez lagun bat eta hainbat zauritu gertatu diren.

2017·06·21


Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.
 
Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Londresko hiriari eta britainiar herritarrei, une latz hauetan.
 
Zumarragan, 2017ko ekainaren 19a.