Eduki publikatzailea

Atzealdea

ZUMARRAGAKO UDALAREN GAITZESPEN IRMOA PARISEKO AZKEN ATENTATUAREN AURREAN

Zumarragako Udalak irmo gaitzesten du joan den larunbatean Parisen izandako azken eraso terrorista. Poliziak erasotzailea hil zuen, azken horrek pertsona bat hil eta zenbait zauritu ostean.

2018·05·14


Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie senideei eta adiskideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Pariseko hiriari eta Frantziako herritarrei, une latz hauetan.