Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zumarragako Udalaren laguntzak arropa eta eskola materiala erosteko.

Aurten ere Zumarragako Udalak Zuekin Eskolara diru-laguntza programa martxan jarriko du, familiei eskola materiala eta arropa erosteko diruz laguntzea helburu duen programa.

2019·09·03


Diru laguntza eskatu ahal izango dute 2004ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31 bitarte jaio diren haurren guraso edo tutoreek, beti ere, eskaera egiteko garaian haurrak Zumarragan erroldatuak badaude.
Aurtengo berririk garrantzitsuena ondorengoa da:  ez dago baldintza ekonomikorik diru-laguntza jaso ahal izateko, eta laguntza, haur bakoitzeko 60 €koa izango da..
Honako gastu hauek lagunduko dira: eskola materiala (boligrafoak, arkatzak, koadernoa… kartapazioa, kalkuladora, konpasak, motxila…), eskolan aritzeko beharrezkoa den arropa (eskola-amantala, arropa eta kirol oinetakoak, betaurrekoak, lentillak… edota, ikastetxeak zirkular bidez eskatzen duen edozein material). Laguntzatik kanpo geratzen dira: matrikulazio gastuak, testu liburuak, informatikako materiala, kirol zehatz baten materiala (arropa, oinetakoak, eta eguzkitako betaurrekoak).
Ezinbestekoa da erosketa horiek Zumarragako dendetan egitea irailaren 1etik urriaren 31ra. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 5ean amaituko da, eta derrigorrezkoa izango da diru-laguntzaren titular den pertsonaren izenean eta erositako produktuak argi eta zehatz jasotzen dituzten erosketaren faktura aurkeztea
Dirulaguntzen informazio zehatzagoa eta eskaera egiteko orria aurrez aurre jaso ahal da udaletxeko Herritarren Harrera Bulegoan, goizeko 9:00 – 14:00; edo telematikoki Udalaren webgunean Tramiteak / Ekonomiaren Garapena, Tokiko Garapen eta Berrikuntza Ekonomiaren Garapena, Tokiko Garapen eta Berrikuntza, edota 943 72 90 22 telefonora deituta edo ondorengo emailera idatzita: zumarragarekin@zumarraga.eus.