Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZUMARRAGAKO UDALEKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA (ekainak 28)

SEXU ASKATASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

2019·06·28


Pertsona guztiak duintasunean eta eskubideetan libre eta berdin jaiotzen dira. Hitz hauek ageri dira Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren lehen artikuluan. Tokiko udalen, erakundeen eta herritarren eskubideen babesaren eta defentsaren bermatzaileen oinarrizko lana gidatzen du“.

Stonewall auzoan emandako istiluetatik 50 urte igaro dira. 1969ko ekainak 27tik 28ra bitarteko gauean, New Yorkeko polizia Stonewall tabernara sartu zen Transexualak, lesbianak, gayak eta bisexualak atxilotzera. Beraien eskubideak defendatzeko elkartzen ziren aurreneko aldia izan ez zen arren, data hau garrantzitsua izan zen bazterkeria eta ikusezintasun egoera batean: LGTBIQ+ pertsonek bere sexualitatea eta generoa modu askean bizitzeko sortutako borroka antolatua indartua atera zen.

Ekainaren 28a, LGTBIQ+ harrotasun eguna, eskubideak aldarrikatzeko nazioarteko eguna da: aniztasuna eta lortutako aurrerapausoak ospatzeko eguna da, eta, aldi berean, eskubideen arloan aurrerapausoak aldarrikatzekoa.

Azken urteetan lortutako aurrerapausoak asko izan dira, eta nabarmentzekoa da Eusko Jaurlaritzak, orain gutxi (maiatzak15), transexualitateari buruzko legea aldatzeko onartu duen proposamena, aldaketa honek identitate sexualaren autodeterminazio aitortzen du.

 

Denbora guzti honetan, ukaezinak dira LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideetan eta eskubide sozialetan egindako aurrerapenak, horrek egiten du gure gizartea hobeagoa, demokratikoagoa eta libreagoa izatea. Hala ere, LGTBIQ+ kolektiboak, oraindik orain, oztopoak gainditzeko borrokan jarraitu behar du.

 

Hori dela eta, Ekainaren 28a, harrotasunaren eguna, baliatzen dugu gure aitortza eta esker ona adierazteko LGTBIQ+  kolektibo eta pertsonei. Era berean, zoriondu nahi diegu beraien konpromisu, ausardia eta ziurtasunarekin genero identitate eta sexualitatea oinarri dituen bazterkeriarik gabeko gizarte libreagoa lortzeko lanean ardi diren aktibistei.

 

Horregatik guztiagatik, Zumarragako udalbatzako partaideek, honakoa adierazten dugu:

  • Giza eskubideekin dugun konpromisoa berresten dugu, baita aniztasun sexualaren, genero identitatearen eta orientazio sexualaren arabera jendea ez diskriminatzearekin ere. Egin diren aurrerapausoak aitortzeaz gain, berresten dugu egun oraindik dauden barrerak gainditzeko gure erabakia.
  • Aniztasun sexualaren aldeko eta orientazio sexualaren edo genero identitatearen arabera pertsonak ez diskriminatzeko politiketan apustu egiteko beharra adierazten dugu. Horretarako programak garatu behar dira, harrera proiektuak, informazioa, formazioa, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa. Horrela lortuko dugu gure herriak gune seguruak izatea aniztasun sexualarentzako bere adierazpen guztietan.
  • Edozein motatako erasoa gaitzesten dugu gure udalerrietan; indarkeria fisikoa edota hitzezkoa, umiliazioa edota LGTBIQ+ pertsonekiko gutxiespena. Horregatik, konprometitzen gara:
  1. Askatasun sexualaren alde lan egiten duten taldeei eta elkarteei eta zehatzago, LGTBIQ+ kolektibo eta berdintasunaren arloan lan egiten dutenei gure laguntza eskaintzera
  2. Herritar guztiei zuzendutako sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak bultzatzera.
  3. Ekainaren 28ko aldarrikapen eta ospakizuna ikusgai egitera; horretarako udaletxeko balkoian ortzadar bandera zintzilikatuko da eta gainera urtetik-urtera LGTBIQ+ kolektiboaren eskubide eta askatasunerako ekintzak gehitzen joango dira.
  4. LGTBIQ+ Kolektiboa identifikatzen duten taldearen sinboloak agerian jartzeko gero eta espazio gehiago jartzera, horretarako herriko paisaiarekin bat egin eta aldarrikapena urte osoko ekintza izan dadin.

ZUMARRAGAKO Udaletik herritarren aurrean LGTBIQ+ kolektiboaren askatasun eta babesarekin konpromezua adierazi nahi dugu ekainaren 28aren baitan aldarrikapenerako ekitaldien gaineko laguntza eta bultzada agerian jarriaz. Era berean, ZUMARRAGAKO herritarrak kultura eta jai alorreko ekintzetan murgiltzea, haien zabalpenean eragitea eta mobilizazioetan parte-hartzera gonbidatzen ditugu, bai gure eskualdean bertan zein lurralde osoan ere.