Eduki publikatzailea

Atzealdea

ZUMARRAGAKO UDALEKO ALDERDI POLITIKOETAKO ORDEZKARIEK ADIERAZPEN INSTITUZIONALA ONARTU DUTE IRUÑEAN 2016KO UZTAILAREN 7AN IZAN ZEN BOTXARKETA ANITZAREN GAINEKO EPAITZA SALATZEKO.

2016ko uztailaren 7an gertatu zen bortxaketa anitzari Nafarroako Probintzia Auzitegiak emandako sententzia ezagutu ondoren, Zumarragako Udaleko Alderdi Politikoetako Ordezkariok honakoa ERABAKI DUGU:

2018·05·09


ZUMARRAGAKO UDALEKO ALDERDI POLITIKOETAKO ORDEZKARIEK ADIERAZPEN INSTITUZIONALA ONARTU DUTE IRUÑEAN 2016KO UZTAILAREN 7AN IZAN ZEN BOTXARKETA ANITZAREN GAINEKO EPAITZA SALATZEKO.

 

2016ko uztailaren 7an gertatu zen bortxaketa anitzari Nafarroako Probintzia Auzitegiak emandako sententzia ezagutu ondoren, Zumarragako Udaleko Alderdi Politikoetako Ordezkariok honakoa

ERABAKI DUGU:

LEHENA.- Zumarragako Udalak eta udalerriak bere babes, maitasun eta elkartasun osoa adieraztea biktimari, eta bere senitarteko eta ingurukoei.

BIGARRENA.- Sententziak jasotzen duenarekin gure erabateko desadostasuna adierazten dugu bereziki, jazotakoa sexu-abusu jarraitu gisa aitortu delako. Zentzu horretan, emakumeen oinarrizko eskubideen defentsa kasu honetan modu aktiboan lanean ari diren erakunde guztiei gure babesa adierazi nahi diegu.

HIRUGARRENA.- Sententzia horren ondorioz herritarrek azaldu duten etsipen eta haserrea ulertzen dugu, eta bat egiten dugu sententziaren aurka zabaldu den herri-oihuarekin.

LAUGARRENA.- Emakume guztiek askatasunerako duten eskubidea aldarrikatzen dugu eta, era berean, Zumarragako herriak ez duela emakumeen aurkako inolako eraso sexistarik edo edozein motatako erasorik onartzen aldarrikatzen dugu.

BOSGARRENA.- Udalak, herriko taldeekin, talde feministekin eta, oro har, herritarrekin elkarlanean, benetako parekidetasunaren alde lan egiteko konpromisoa berresten du, bai eta emakumeen eskubideen defentsan, berdintasun ezarekin amaitzeko eta emakumeenganako egiten diren indarkeria mota guztiekin bukatzeko ere.