Eduki publikatzailea
Atzealdea
2019-2020 ALDIKO HERRI EPAIMAHAIRAKO HAUTAGAIAK AUKERATZEKO ZOZKETARAKO HAUTESLE-ZERRENDAK
Zumarragako Udaleko Idazkaritzak herritar guztioi aditzera ematen dizue udalerri honi dagokion hautesleen zerrenda jendaurrean aztergai izango dela irailaren 19tik 26ra bitartean.
Zerrenda horretan aurtengo irailaren 16an 18 urte beteta dituzten hautesleak azaltzen dira, eta bertatik aterako da hurrengo bi urteetan zinpeko epaimahaietako hautagai izango direnen zerrenda.
Aurreko hauteskundeetan egin den moduan, interesatuek Herritarren Arretarako Bulegoan kontsultatu ahal izango dituzte zerrenda horiek, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara bitartean, aurrez NANarekin identifikatuta.
Zozketa irailaren 28an egingo da jendaurrean, goizeko 10:00etan, Atotxako Justizia Jauregiko judizio-aretoko 13. zenbakian.