Nabigazioa

Web edukia bistaratu

Historia

Gipuzkoako barrualdeko zonalde honetan dokumentaturik dagoen lehen parrokia-eliza da eta 1576 urtera arte Zumarragak izan zuen lehena.

Gaztelako Enrique II.-ak 1366ko m aiatzaren 12an Francisco Gom ez de Lazkanori, Lazkaoko Jauregiko bigarren jaun txo eta oinaztar bandoaren buru zenari, Juro de heredad -betirako dohaintzan- eman zion eliza.

Dirudienez hasierako garaietan tenpluaren tam aina txikiagokoa zen. Dena den, eraikin handia zen garai hartan Zumarragak zituen biztanleentzat. Hori dela-eta, bertara erromesaldia burutzen zela uste da, errom esek hamabost kilometro edo gehiago egin zitzaketelarik.

Eraikinak bere hist orian zehar hainbat aldaketa jasan ditu. XVI. m endearen lehen hamarkadetan korua bukatu zuten. XVI. mendearen bukaeran, 1576 urtean, Antiok parrokia izateari utzi zion eta ermita soila bihurtu zen; horren ondorioz XVII. m endearen hasieran hainbat lanen artean, pr esbiterioan gangak egin eta Bisitazioari eskainitako erretaula eraik i zitzaion. XVIII. mendean, aldiz, eraikina handiagotu zuten abside bat gehituz (bertan 1480ko leiho gotiko bat eta kalbarioa atxikitu zuten). Momentu horretan teilatuaren zati han di bat berritu zuten, egur aldia zela-eta hondatua zegoena. Azkenik XX. m endeko 70. hamarkadan aurretik aipatutako gangak botatzeaz gain, seroretxea ere eraits i zuten beste eraberritze lan batzuen artean.

Tenplua Monumentu Historiko-Artistiko Nazional deklaratu zuten 1965eko irailaren 23an, eta Euskal Monumentu Historiko-Artistiko 1984ko uztailaren 27an.

Bestalde, uztailaren 2an, erm itaren inguruan herriko ja ietako ekitaldirik garrantzitsuena ospatzen da: Antioko erromeria ezaguna. Egun honetan, tenpluaren barnean, Antioko Ama Birjinari ezpatadantza eskaintzen zaio.

Artea: Arkitektura

Tenplua Ama Birjinak Santa Isabel bere lehengusinari egindako Bisitari eskainia da.

Hasiera batean, bere osotasunean eraikin erromanikoa dirudien arren, kronologia kontuan izanik, uste hori alde batera ut zi behar dugu eta Euskadiko aro gotikoaren arnean kokatu, nahiz eta bertako estrukturen tipologia lehenagokoa izan. Horrela bada, Antiok, hein batean, Gipuzkoako tenplu erromanikoak nolakoak izan ziren erak uts diezaguke, egurrezko sabai, tailak eta dekorazio urriekin.

Zumarragako Andre Maria ekialdera begira dago. Oinplano errektangeluarra eta trapezio itxurako absidea dauka. Espazioa nabe bakar batek osatzen du hiru zatitan banatua kareharrizko sei zutabe sendoz.

Fatxada nagusia hegoaldekoa da eta guz tiz gotikoak diren hainbat elem entuz osatzen da: arku zorrotza duen portada txar anbeldu xume bat, oso eskem atikoak diren lau kapitelen gainean dauden lau artxibolta sinplez osatzen dena, eta honen ezkerraldean leiho bat.

Bestalde, absidean k albarioa dago, altuerliebe bat d a eta bos t artxiboltaz osatutako puntu erdiko arku batek biltzen du . Kalbarioan Jesusen Gurutziltzak eta irudikatzen da, hau da, Kristo gurutziltzat ua, eskuinean Ama Birjin a eta ezkerraldean San Juan ebanjelista dituelarik.

Ermitaren barrualdeko ezaugarririk nabarmenena antzeman daitekeen landatar izaera da, bai dekorazioan eta baita estruk turan ere, baserri edo landa arkitektura ekartzen baitigu gogora. Horrela bada, azpimarratu dezakegun ezaugarririk aipagarriena egurraren ornamentazioan aurkitzen ditugun motiboak dira. Lehenik eta behin, elizaren oinetara orientatzen diren hiru em akumez osatutako bi taldeak dira nabarm entzekoak; emakumeek buruan zapia daram ate. Halaber, egurrezko sabaian, eta neurri ugariagoan, motibo geometrikoez osatutako apaingarria k daude. H auek herri usadioekin lotu ditzakegu, modu berezian kutxetan eta argizaioletan ohikoak diren apaingarriekin.

Area: Eskultura

Antioko Ama Birjina

Tenpluaren presbiterioan kokaturik dagoen mukulu biribileko eskultu ra da. Gotiko estiloko irudi ederra, diseinu eta faktura bikainak dituena.

Gorputza ezkerreko aldera m akurtuta du eta eskuineko eskuan sagar bat dauka. Ezkerreko eskuarekin, baina, Jesus Haurrari eusten dio, zeinak ezkerreko eskuan bola bat daukan. Irudi horretan Mariak semearekiko amatasuna adierazten du.

Taila bloke bakar bate an egituratu zen eta lasaitasuna, baretasuna eta soiltasuna igortzen ditu.

Gurutziltzaketa

Estilo gotikoko m ukulu biribileko eskultura da eta Antioko elizako presbiterioan ezkerreko horm an kokaturik dago. Kristo gurutzean irudikatzen du, arantza koroa duela. Garbitasunaren oihala er a aberatsean polikromatuta dago, halaber, oihalaren tolesturak bistakoak dira.

Jesusen gorputza ez da go gogor eta tinko, m akurtuta baizik, besoak gurutzearekin paraleloan ez da udela ikusten baitugu. Bestalde , taila ez da espresiorik gabekoa, sufrimendua transmititzen du. Zaurie k Kristok pasioan jasan zuen kalbarioa azaltzen dute, gurutziltzatzera eraman zuten bidean jasandako kalbarioa hain zuzen ere.

Aurrez erretaulako pieza nagusia izan zen, baina 1975ean, eliza zaharberritu zutenean, kendu zuten.

Zufiaurreko Pietatea

Irudi hau Pietateko Andre Maria da. Zufiaurreko ermitatik Santa M aria ermitara eraman zuten.

Berpizkunde garaiko pieza bikaina da eta badirudi tematika honekin probintzian ditugun eskulturetatik zeharrenetarikoa dela.

Taila horren elementurik esanguratsuena Kristoren gorputzaren tamaina txikia da, Ama Birjinarenarekin alderatuz gero, gizon heldu baten ordez, ume bat agertzen baita irudikatua.

Santa Ana eta Birjina

Berpizkundeko irudia da, ermitaren eskuineko paretan kokaturik dagoena.

Santa Ana, Mariaren am a, eserita eta eskuetan liburu bat duela agertzen da, umeari zerbait erakusten ari zaiola. Nahiz eta bi irudiek elkarrekiko harremanik azaltzen ez duten eta, oro har, taila osoak hieratik otasuna erakutsi, beheko aldeko tolesturek dinamismoa ematen diote.

Antioko Kalbarioa

Hiru gurutzez osaturik dago. Horiek Andre Maria lehenengo parrokiarako -edo Antiorako- bidean zegoen Via Crucisaren puntu bat baino ez ziren.

1747ko martxoaren 13n gurutzeak aldatzea erabaki zuten. Aurretik zurez eginiko batzuk zeuden, baina, momentu hartan, harrizko beste batzuengatik ordezkatu zituzten.

Zerbitzuak

Zumarragatik hiri nagusietara dauden distantzia kilometrikoak:

  • Donostia-San Sebastián: 53 kilometro
  • Bilbao: 74 kilometro
  • Vitoria-Gasteiz: 51 kilometro
  • Iruña-Pamplona: 81 kilometro
  • Baiona: 99 kilometro
  • Madrid: 410 kilometro

Helbidea: Beloki Hiribidea, z/g. Zumarraga.

Ordutegia: 
Aste Santutik urriaren 31ra: Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 16:30-19:30.

Azaroaren 1etik apirilaren 30 arte:
Ostirala: 15:45-17:15.
Larunbat, igande eta jaietan: 11:30-13:30 // 16:00-18:00.

Hileko lehen larunbatean, meza 8:00etan.

Bederatziurrena: ekainaren 24-uztailak 2, 18:30etan.

Andre Mariaren jai nagusia: Uztailak 2

Telefonoa: 616 245 463

www.tierraignaciana.com