Eduki publikatzailea

Atzealdea “ALGARAKA” BAKARRIZKETA LEHIAKETA, OSTIRAL HONETAN, LABEAGAN 

Ostiral honetan –maiatzaren 17a-, arratsaldeko 20:00etan jokatuko da bigarren kanporaketa Labeaga aretoan

2024·05·13


“ALGARAKA” BAKARRIZKETA LEHIAKETA, OSTIRAL HONETAN, LABEAGAN 

 

Ostiral honetan –maiatzaren 17a-, arratsaldeko 20:00etan jokatuko da bigarren kanporaketa Labeaga aretoan. 

 

Joan den ostiralean hasi zen “Algaraka” bakarrizketa lehiaketa Bergarako Seminarixoan, eta datorren ostiralean Urretxu-Zumarragan jokatuko den kanporaketa aurkeztu dute Maialen Fidalgo eta Nerea Errasti euskara batzordeburuek. 

 

“Algaraka” Bergarako Jardun euskara elkarteak eta Goiena Komunikazio taldeak antolatzen dute, eta Bergarako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu eta Zumaia, Zumarraga eta Urretxuko udalek laguntzen duten bakarrizketa lehiaketa da. 

 

Lau kanporaketa jokatuko dira, guztiak maiatzeko ostiraletan 20:00etan: lehena Bergaran, bigarrena Urretxu-Zumarragan, hirugarrena Zumaian, eta, finala Bergaran.  

 

Urretxu-Zumarragako kanporaketan, honako lau bakarlariek hartuko dute parte: Joana Arakistain, Ion Martinez “Txiki”, Josu Arrizabalaga eta Gaizka Sarasua. 

 

Sarrerak, dohainik dira. Baina aurrez izena-eman behar da honako helbidean:  

labur.eus/0MqYm 

 

Aurkezleak, epaimahaia... guztia prest dago. “Azken finean, guk ere sortzaile euskaldunak garatzeko aukerak eskaini nahi ditugu, herritarroi kalitateko aisialdia eskaintzearekin batera” adierazi dute bi batzordeburuek.  

 

Ostiral honetarako gonbidapena egina geratu da. 

 

Informazio gehiagorako www.algaraka.eus