Eduki publikatzailea

Atzealdea “AZKENERAINO LAGUNTZEA: GIZA BEGIRADA BAT HILTZEKO PROZESUARI”

Hitzaldiak ikuspegi gizatiar, errukitsu eta hurbila eskainiko du, etapa honetan daudenei, errespetuz, presentziaz eta maitasunez, nola lagundu hausnartzera gonbidatuz.

2025·05·29


“AZKENERAINO LAGUNTZEA: GIZA BEGIRADA BAT HILTZEKO PROZESUARI”

Hitzaldiak ikuspegi gizatiar, errukitsu eta hurbila eskainiko du, etapa honetan daudenei, errespetuz, presentziaz eta maitasunez, nola lagundu hausnartzera gonbidatuz.

Zumarragako Adinekoen Kontseiluak, Udaleko Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Sailarekin elkarlanean, balio humano eta sozial handiko hitzaldia antolatu du, izenburu honekin: “Azkeneraino lagundu: giza begirada bat hiltzeko prozesuari”. Saioa ekainaren 5ean izango da, 17:30ean, Zelai Arizti Kultur Etxean.

Hizlaria Ane Areizaga Albisua izango da, onkologoa eta Zumarragako bizilaguna, eta bere esperientzia profesionala eta sentiberatasun pertsonala emango ditu gai delikatu bezain saihestezin bati heltzeko: bizitzaren amaierari.

Hitzaldiak ikuspegi gizatiar, errukitsu eta hurbila eskainiko du, etapa honetan daudenei, errespetuz, presentziaz eta maitasunez, nola lagundu hausnartzera gonbidatuz. Dolua, bizi testamentua edo zainketa aringarriak bezalako funtsezko alderdiak jorratuko dira, beti ere komunikazioaren garrantzia, laguntza emozional eta espirituala, eta pertsonaren desio eta baloreekiko errespetua nabarmenduz.

Heriotzaz hitz egitea ez da erraza, baina beharrezkoa da. Horregatik, Zumarragako Udalak herritar guztiak animatzen ditu jarduera garrantzitsu honetan parte hartzera, pertsona eta komunitate gisa interpelatzen gaituelako. Entzuteko, partekatzeko eta amaierara arte gizatasunez laguntzen ikasteko aukera.