Eduki publikatzailea

Atzealdea “EUSKARA ULERTZEN DUGUN BELAUNALDIOI ERABILERA ERRAZTU NAHI DIGU EUSKARALDIAK”

Atzo, Zelai Arizti parkean, Euskaraldiko Herri Batzarrera Kike Amonarriz etorri zen “Zergatik euskaraldia?” galdera erantzutea

2022·10·27


“EUSKARA ULERTZEN DUGUN BELAUNALDIOI ERABILERA ERRAZTU NAHI DIGU EUSKARALDIAK”.

 

Atzo, Zelai Arizti parkean, Euskaraldiko Herri Batzarrera Kike Amonarriz etorri zen “Zergatik euskaraldia?” galdera erantzutea.

 

Atzo, urriaren 26a, dozenaka herritar inguratu ziren Zelai Ariztiko karpan antolatutako Herri Batzarrera. Bertan, Kike Amonarriz -filologo, soziolinguista, aurkezle eta, egun, Topaguneko lehendakariak- Euskaraldia moduko ariketa erraldoia -eta bakarra- zergatik den beharrezkoa azaldu zuen.

 

Horretarako, lehenik bertaratutakoen iritzietatik abiatu zen, eta, ondoren, Euskaraldiak zein beharri erantzutera zetorren azaldu zuen, hartu duen dimentsio erraldoiarekin batera. Ondoren, erabileraren aukera eta zailtasunen inguruan aritu zen, eta Urretxu-Zumarragako erabileraren jaitsieraren inguruko hausnarketak plazaratu zituen. Hitzaldia ikusgai: 

Txalo zaparrada batekin eskertu zioten bertaratuek Kikeri emandako arrazoiak eta Euskaraldia hasi aurreko hurrengo hitzorduak gogoraraziz amaitu zen ekitaldia.

 

  • Azaroaren 2a, Euskaraldiko Gune ibiltaria izen-emateko eta txapa jasotzeko, Kalebarren-Areizaga, 17:00-19:00
  • Azaroaren 3tik aurrera, txapak jasotzeko aukera kultur etxeetan ohiko ordutegietan
  • Azaroaren 16, Herri Batzar irekia, Zelai Ariztin, 18:30.