Eduki publikatzailea
Atzealdea "HAUSPOA & TUNELA" DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA ZUMARRAGAN
2026·01·19

"HAUSPOA & TUNELA" DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA ZUMARRAGAN
Hauspoa & Tunela trikitiaren jatorria aztertzen duen dokumentala da, Zumarragan jaiotako soinua eta gaur egun euskal kulturaren ikur nagusietako bat.
Zumarragak Hauspoa & Tunela dokumentalaren proiekzioa eskainiko du. Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok zuzendutako lana da, trikitiaren jatorrian, bilakaeran eta errotzean sakontzen duena, gaur egun euskal kulturarekin modu unibertsalean identifikatzen den eta sorlekua gure herrian duen instrumentua.
Emanaldiak Zelai Arizti aretoan izango dira, herritarrei irekitako bi egunetan:
• Urtarrilaren 25ean, 13:00etan
• Urtarrilaren 28an, 19:00etan eta 20:15ean
Dokumentalak hogei ahots baino gehiago eta euskal kultur eta musika munduko pertsona esanguratsuen testigantzak biltzen ditu, trikitiaren historiari buruzko gakoak ematen dituztenak. Horien artean, Kepa Junkera, Bernardo Atxaga, Jon Maia, Fermin Muguruza, Joseba Tapia, Toti Martinez de Lezea eta Garikoitz Mendizabal nabarmendu behar dira, baita Zumarragako Trikitixa taldeko egungo kideak eta lurraldeari lotutako beste musika eta kultur talde batzuk ere.
Testigantza, artxiboko irudi eta jatorrizko material horien bidez, Hauspoa & Tunelak aztertzen du nola 1859an Madril-Paris trenaren obretan langile italiar batek ekarritako akordeoi baten etorrerak eragina izan zuen tokiko musika tradizioekin bat egitean, gaur egun trikitixa gisa ezagutzen duguna sortu eta Zumarraga kultur adierazpen bakarraren erreferente bilakatuz.
Zumarragako Udalak aktiboki lagundu du dokumental hau sortzen, Europar Batasuneko Next Generation funts europarren bidez bere garapena finantzatuz eta ahalbidetuz, kulturarekin, ondare immaterialaren zaintzarekin eta herria definitzen duten elementuen balorazioarekin duen konpromisoa berretsiz.
Konpromiso horrek nazioarteko errekonozimendua ere izan du, Hauspoa & Tunelak Nazioarteko Film Labur Onenaren Saria jaso baitu Arjuntala International Film Festival-ean, Zumarragako kanpo-proiekzioa eta kultura-ondarea indartzen dituen lorpena.
Urtarrilaren 27an Madrilgo zineetan (Cines Embajadores) aurkeztuko da eta hilak 28an TVEko 24H Kanalean, baita Bilboko Bidebarrieta Liburutegi zentraleko auditorioan (30an). Geroxeago Santanderren eta Pirinioetako PIR jaialdian ere emitituko da. Lehen aipatutako Indian jasotako sariaz gain (Nazioarteko Film Labur onena Arjuntala Film Jaialdian), Argentinar, Kolonbiar, Aragoiar eta Asturiar zinema-jaialdietako sail ofizialetan hautatua izan da, eta datozen hilabeteetan nazioarteko hainbat zinema-jaialditan egingo du bira.
Euskal Herriko txoko guztietara iristeko asmoz, “kalejira + kontzertua + emanaldia” formatuan egingo den bertsioa ere aurkeztuko da.
Proiekzio honekin, Zumarraga bere historia eta musikaren topagune bihurtu da, eta herriak trikitixaren sorleku gisa duen paperari balioa ematen dion dokumental batera hurbiltzeko gonbita luzatu die herritarrei.

