Eduki publikatzailea

Atzealdea “HITZ EGIN DEZAGUN GURE ZAINTZAZ: ZAINTZAK EZ DIRA INPROBISATZEN”

Zainketak arduraz, patxadaz eta lagunduta planifikatzeko udal-proposamena.

2025·09·26


“HITZ EGIN DEZAGUN GURE ZAINTZAZ: ZAINTZAK EZ DIRA INPROBISATZEN”

Zainketak arduraz, patxadaz eta lagunduta planifikatzeko udal-proposamena.

Zumarragako Udalak herritar guztiei irekitako hitzaldi ziklo bat jarri du abian urrirako, helburu argi batekin: gogoeta egitea, aurreratzea eta etorkizunean nola zaindu nahi dugun partekatzea.

Hitz egin dezagun gure zainketez: zainketak ez dira inprobisatzen” izenburupean, sentsibilizatzea eta tresna praktikoak eskaintzea bilatzen du proposamenak, zainketak modu arduratsu eta partekatuan planifikatzeko, betiere zentroan pertsonen ongizatea ardatz hartuta.

Zikloa, doakoa eta interesa duen edonorentzat irekia, Zelai Arizti Kultur Etxean egingo da, urriaren 13, 20 eta 27an, eta azaroaren 3an, 17:30etik 19:30era.

Izen-emateak:

•Zelai Arizti Kultur Etxean, zentroa irekita dagoen ohiko ordutegian.

Online, lotura honen bidez: “Hitz egin dezagun gure zaintzaz / Hablar de nuestros cuidadas”.

Saioen edukiak:

Urriak 13: Zaintza pertsonalak – Zainketak ez dira inprobisatzen.

Urriak 20: Zainketa medikoak – Aurretiazko borondateen agiria.

Urriak 27: Zainketa administratiboak – Prebentzio botereak eta ordezkaritza figurak.

Azaroak 3: Zaintza ekonomikoak – Testamentuak eta baliabide sozialak. Beharrezko gogoeta bat.

Helburua da gertuko espazio bat sortzea, informazio praktiko eta eskuragarriarekin, non pertsona bakoitzak patxadaz pentsatu eta hitz egin ahal izango duen bere etorkizuneko zaintzak markatuko dituzten erabakiez. Akonpainamendu bat da, ez tramite bat: hitzaldi hauetan ez dira dokumentuak beteko, baizik eta orientabideak eta baliabideak eskainiko dira, pertsona bakoitzak bere beharrak identifikatzen jakin dezan eta, unea iristen denean, forma legala eta ofiziala eman diezaien, profesionalen laguntzarekin.

Ekimen honekin, Zumarragako Udalak pertsonen zaintzarekiko duen konpromisoa indartzen du, gogoeta eta elkarrizketa komunitarioa sustatuz. Izan ere, zainketez hitz egitea gure oraingo eta etorkizuneko bizi-kalitateaz hitz egitea da, eta zerbitzu hau herritarrek eta herritarrentzat bultzatzen da.