Eduki publikatzailea
Atzealdea “KOMUNITATEAREKIN ZAINDU: NOLA BIZI ETA NOLA ZAINDUAK IZAN” PROGRAMA JARRI DU MARTXAN ZUMARRAGAK
2026·02·18

Zumarragako Udalak “Komunitatea zaindu: nola bizi eta nola zaindu” programa aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Sailak bultzatuko ekimena, ELKARZAINDUZ Esku-hartze Komunitarioko I. Udal Planaren barruan. Martxotik maiatzera bitartean gauzatuko da programa, Zelai Arizti Kultur Etxean, 17:30etik 19:30era, etorkizuneko zainketen plangintzan herritarrak sentsibilizatu eta ahaldunentzeko helburuarekin.
Programa honekin, Zumarragako Udalak zaintza komunitarioari jarraipena ematen jarraitzen du, parte-hartzean, elkartasunean eta elkarrekiko laguntzan oinarritutako kultura indartuz. Programak errealitate sozial bati aurrera hartzeko beharrari erantzuten dio. Errealitate horren ezaugarriak dira bizitza-luzera handiagoa eta ahultasun egoerak ugaritzea. “Aurrera hartu eta zainketei buruz hausnartzeak komunitate solidariago bat eraikitzeko aukera ematen digu, non geure burua zaindu eta zainduak izan gaitezkeen”, nabarmendu du Arantxa Gonzalez Gizarte Ongizate eta Berdintasun zinegotziak.
“Komunitatea zaindu” hiru modulutan eta bederatzi saio partizipatibo presentzialetan egituratzen da, Zelai Arizti Kultur Etxean 17:30etik 19:30era. Saioak Olaia Arana gizarte langileak emango ditu, gizarte eta osasun arloan eta gizarte esku-hartzearen etikan esperientzia handia duen profesionalak.Topaketan zehar hainbat gai jarrotuko dira, hala nola, zainketetan erabakiak hartzea, bakardadea, laguntza sareak, zaintzaren kultura eta familia harremanak. “Komunitate gisa hainbeste behar dugun elkarrekiko laguntza sare hori bultzatzen du ekimen honek”, dio Gozalezek.
Ekimena Udala arlo honetan egiten ari den lanari jarraipena ematen dio, Adinekoen Astea, Adinekoen Kontseilua, “Hitz egin dezagun gure zainketez” tailerrak eta “Jakin dezazun nahi dut” tresna bezalako ekintzailekin.

