Eduki publikatzailea
Atzealdea "ZINTZO MINTZO 30 URTE… ETA AURRERA!" 33.000 EUROKO BEKA
2022·12·20
"ZINTZO MINTZO 30 URTE… eta aurrera!" 33.000 EUROKO BEKA
Zintzo Mintzo elkarteak, Urretxu eta Zumarragako udalek lagunduta "Zintzo Mintzo 30 urte… eta aurrera!" beka aurkeztu berri du, euskara elkartearen 30 urteak aztertu eta aurrera begira jartzeko, beti ere Urretxu eta Zumarragako euskararen erabilera areagotzeko xedearekin.
Urtarrilean, Urretxu-Zumarragako Zintzo Mintzo elkarteak 30 urte beteko dituela aitzakia hartuta, ikerketa lan bat egin nahi da: batetik, euskara elkartearen 30 urte hauetako ibilbidea aztertzeko eta, bestetik, maila digitalean euskal komunitatea sustatzeko. Azken horren xedea da, elkartea komunikazio bide berrietan egokitzea eta belaunaldi gazteengana ere iristea. Hortaz, orain arte egindakoa aztertzeaz gain, aurrera begirako proposamena ere egin beharko du beka deialdira aurkezten denak.
ZENBATEKOA
Bekaren zenbatekoa 33.000 €koa izango da eta bi zati izango ditu:
-12.000 €ko beka, ikerketa proiekturako
- 21.000 € sare digitalak elikatzeko
AURKEZTEKO EPEA ETA BEKAREN IRAUPENA
Proposamenak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 9an amaituko da (barne) eta epaimahaiak lanak aztertu ondoren, 2023ko urtarrilaren 21ean jakinaraziko da aukeratutako ikerlana zein izan den. Eskaerak, Zumarragako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan ere aurkez daitezke.
Egun horretatik aurrera, 9 hilabeteko epea izango du aukeratuak “Zintzo-mintzo 30 urte… eta aurrera!” ikerketa aurkezteko, eta izendatua denetik 2023ko abenduaren 31 arte sustatu beharko ditu sare sozialak.