Eduki publikatzailea

Atzealdea 125 UME “AMALURRAREN SEKRETUA” GINKANAN

Joan den larunbatean, lau txandatan banatuta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara ibili dira Euskadi plazatik parrokiara bitarte.

2025·02·24


Urretxu eta Zumarragako euskara zerbitzuek antolatuta joan den larunbat arratsaldean proba ezberdinak egiten pasa zuten gure herrietako hainbat gaztetxok. 7 eta 12 urte bitarteko 125 haurrek eman zuten izena Oihane Lopez herritarrak eta kideek antolatutako jolasean.

Gaztetxoen aisialdiari begirako saio hau bi udetako euskara zerbitzuek neguko Aroz Aro ekimenaren baitan kokatzen da.

Euskara zerbitzuetako ordezkariak gustora daude gaztetxoek emandako erantzunaz, eta, udaberriko Aroz Aro diseinatzen ari diren honetan, ginkana honek izandako parte-hartzea ikusirik, udaberrian beste bat antolatzea aztertuko dute.

Udaberrirako beste proposamenik egin nahi izanez gero:

Urretxuko Euskara Zerbitzua: sustapena@urretxu.eus

Zumarragako Euskara Zerbitzua: euskara@zumarraga.eus