Eduki publikatzailea
Atzealdea

2 euskara irakasle kontratatzeko deialdia %30eko lan jardunean

Zumarragako Udalak 2023-2024 ikasturtean haur etorkinei (6-16) euskarazko errefortzu saioak emateko bi irakasle kontratatzeko deialdia egin du. Lanaldi murriztuan izango da: %30nako lan-jardunean.

2023·09·12


Hautagaiek euskarazko C1 (EGA) maila tituluaren edo baliokideren baten jabe izan behar dute eta unibertsitateko diplomadunak ere bai.

Oinarriak eta eskaera Zumarragako Udalaren web orrian dituzue: www.zumarraga.eus (https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudDetalle.aspx?ID=SECP&idioma=eu-ES). Zalantzak izanez gero, Euskara Zerbitzura jo liteke 943 72 91 53 euskara@zumarraga.eus. Baldintzak betetzen dituzten guztiekin hiru urterako lan-poltsa osatuko da.

Izena emateko epea 2023ko irailaren 21ean (14:00etan) amaituko da.

 

Helburua: 2023-2024 ikasturtean haur etorkinei euskarazko errefortzu saioak emateko bi irakasle kontratatzea. Hiru urtetarako lan-poltsa.

Lanaldia: %30eko lan-jarduna astelehen-asteazken arratsaldez; eta %30eko beste lan jarduna asteartea-ostegun arratsaldez.

Betebeharrak: C1 maila (EGA) edo baliokidea, Unibertsitateko diploma izatea.

Informazio gehiago: www.zumarraga.eus helbidean edo Zumarragako Euskara Zerbitzuan (943 72 91 53; euskara@zumarraga.eus).

Epea: 2023ko irailaren 21a (14:00ak arte).

Izena ematea: Zumarragako Udaleko Herritarren Harrera Bulegoan edo tramitazio telematiko bidez www.zumarraga.eus orrialdetik: zuzenean joateko, hemen sakatu.