2023. URTEKO TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN UDAL ZERGAREN ORDAINKETAK EGITEKO BORONDATEZKO EPEA IREKI DA
2023·03·06
2023. URTEKO TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN UDAL ZERGAREN ORDAINKETAK EGITEKO BORONDATEZKO EPEA IREKI DA
Herritar zergadun guztiei jakinarazten diegu, 2023ko urteari dagozkion Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Udal zergaren ordainketak egiteko borondatezko epea, ordainketak egiteko lekua eta moduak honakoak izango direla:
Ordainketa epea:
Martxoaren 1etik Apirilaren 24ra bitartean.
Ordainketa egiteko lekua eta modua:
Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako helbidera bidaliko da. Ordainketa Banku eta Aurrezki Kutxa laguntzaileen bidez egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.
Zergadunak ez badu ordainagiria jaso, Udaleko Zergabilketa bulegoan (Euskadi enparantza 1) eskatu beharko du. Jendearentzako ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan izan ezik, honako hau izango da: 9:00 retatik 14:00 tara
Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunak zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio kostuak sartuko dira.
Datu bereizgarrienak
-Erroldan alta emanda dauden ibilgailuak guztira 5.741 dira, hauetatik turismoak 5.056.
- 2023 urteko erroldan kobratuko den kuota garbia 7662.736,66€ takoa izango da.
|