Eduki publikatzailea
Atzealdea 2023KO ASTE SANTU ETA PAZKO ASTERAKO ALDI BATERAKO EGONALDIAK EGOITZETAN
2023·01·31
2023KO ASTE SANTU ETA PAZKO ASTERAKO ALDI BATERAKO EGONALDIAK EGOITZETAN
2023ko Aste Santu eta Pazko Asterako Egoitzetan Aldi Baterako Egonaldirako Eskaerak egiteko azken eguna 2023ko Otsailaren 22a dela jakinarazten da.
Helburua mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten zainketak bermatzea da, familiek eta zaintzen dituzten pertsonek merezitako atsedena har dezaten.
Horretarako egoera honetan aurkitzen direnei urtean zehar dauden oporraldi nagusietan, Gipuzkoako zenbait egoitzetan, aldi baterako egonaldia egiteko aukera eskaintzen zaie. Egonaldi hauek kostu murriztua dute.
Oraingo honetan Aste Santurako naiz Pazko Asterako promozioaz berri emateaz gain eskaera egiteko epea zabalik dagoela jakinarazi nahi dizuegu, azken eguna otsailak 22 izanik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen ekimen bat da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin 943729155 telefonoan.