Oharrak

Atzealdea 2025 ITZULIA DELA ETA TRAFIKOA ETENGO DA ALDI BATERAKO EITZAGA ETA APARICIO AUZOEN ARTEAN

2025 ITZULIA DELA ETA TRAFIKOA ETENGO DA ALDI BATERAKO EITZAGA ETA APARICIO AUZOEN ARTEAN

Datorren ostegunean, apirilak 10, 13:00etatik 13:50era, GI-2632 errepideko sarbidea itxita egongo da. Arreta berezia gomendatzen zaie ospitalera joan behar dutenei.

2025eko Itzulia Zumarragatik igaroko dela eta, datorren ostegunean, apirilak 10, GI-2632 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan, Eitzagako biribilgunearen eta Aparicio auzoko biribilgunearen artean, 13:00etatik 13:50era bitartean.

Mozketa horrek eragin zuzena izango du Zumarragako Ospitalerako sarbidean, ordu-tarte horretan ezin izango baita eremu horretatik autoz sartu eta irten.

50 minutu horietan, herritik irteteko bide bakarra Okendo kaletik izango da, A-636 errepidea hartuta Beasain edo Bergararako noranzkoan, edo GI-631 errepidea Azkoitirako noranzkoan.

Zumarragako Udalak aldez aurretik eskertu du herritarren laguntza eta ulermena, eta edozein joan-etorri aldez aurretik planifikatzea gomendatu du, bereziki tarte horretan ospitalera joateko asmoa dutenei.

Ohar honen bidez, eragozpenak gutxitu eta herritarren zein txirrindularitza probaren segurtasuna bermatu nahi da, Zumarraga txirrindularitzaren elitearen ibilbidean kokatuko duen lehen mailako ekitaldia.