Eduki publikatzailea

Atzealdea 2025 URTEKO TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN UDAL ZERGAREN ORDAINKETAK EGITEKO BORONDATEZKO EPEA IREKI DA

Herritar zergadun guztiei jakinarazten diegu, 2025ko urteari dagozkion Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Udal zergaren ordainketak egiteko borondatezko epea, ordainketak egiteko lekua eta moduak honakoak izango direla:

2025·03·05


Ordainketa epea:

Martxoaren 1etik Apirilaren 22ra bitartean.

 

Ordainketa egiteko lekua eta modua:

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako helbidera bidaliko da. Ordainketa Banku eta Aurrezki Kutxa laguntzaileen bidez egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Zergadunak ez badu ordainagiria  jaso,  Udaleko Zergabilketa bulegoan (Euskadi enparantza 1) eskatu beharko du. Jendearentzako ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan izan ezik, honako hau izango da: 9:00 retatik 14:00 tara

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunak zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio kostuak sartuko dira.

Datu bereizgarrienak

 

-Erroldan alta emanda dauden ibilgailuak 5.949 dira guztira, horietatik 5.026 autoak.

- 2025eko ibilgailuen zergaren erroldaren kuota garbia 77693.702,79-koa da.