Eduki publikatzailea
Atzealdea 2025EKO ABENDUKO ZUBIRAKO ETA GABONETARAKO ALDI BATERAKO EGONALDIAK EGOITZETAN
2025·09·11

2025EKO ABENDUKO ZUBIRAKO ETA GABONETARAKO ALDI BATERAKO EGONALDIAK EGOITZETAN
Jakinarazten da 2025eko abenduko zubirako eta Gabonetarako Egoitzetan Aldi Baterako Egonaldirako eskaerak egiteko azken eguna urriaren 24a izango dela.
Helburua mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna dutenek behar dituzten zainketak bermatzea da, eta, aldi berean, familiek eta zaintzen dituzten pertsonek merezitako atsedenaldia har dezaten.
Horretarako, egoera honetan daudenei aukera eskaintzen zaie urteko oporraldi nagusietan Gipuzkoako hainbat egoitzatan aldi baterako egonaldiak egiteko, kostu murriztuan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ekimen bat da, eta Zumarragako Udalak gogorarazi nahi du eskaerak egiteko epea jada irekita dagoela, azken eguna urriaren 24a izanik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin: 943 72 91 55.

