Eduki publikatzailea
Atzealdea 2026KO ASTE SANTU ETA PAZKO ASTERAKO ALDI BATERAKO EGONALDIAK EGOITZETAN
2026·01·16

2026KO ASTE SANTU ETA PAZKO ASTERAKO ALDI BATERAKO EGONALDIAK EGOITZETAN
Jakinarazten da 2026ko Aste Santurako eta Pazko Asterako Egoitzetan Aldi Baterako Egonaldirako eskaerak egiteko azken eguna otsailaren 20a izango dela.
Helburua mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna dutenek behar dituzten zainketak bermatzea da, eta, aldi berean, familiek eta zaintzen dituzten pertsonek merezitako atsedenaldia har dezaten.
Horretarako, egoera honetan daudenei aukera eskaintzen zaie urteko oporraldi nagusietan Gipuzkoako hainbat egoitzatan aldi baterako egonaldiak egiteko, kostu murriztuan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ekimen bat da, eta Zumarragako Udalak gogorarazi nahi du eskaerak egiteko epea jada irekita dagoela, azken eguna otsailaren 20a izanik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin: 943 72 91 55.

