Eduki publikatzailea

Atzealdea BULTZADA BERDEA! JAKIN EZAZU ZUMARRAGA NOLA ARI DEN BERE KARBONO-AZTARNA MURRIZTEN, ETA MILAKA EURO AURREZTEN ENERGIA PARTEKATUARI ESKER

TEK Zumarragak %70etik %90era handituko du bere autokontsumoa, eta urteko batez besteko aurrezkia 650 €-ra handituko du familien kasuan eta 3.000 €-ra denden kasuan, biltegiratze-bateria bati esker. Gainera, car sharing elektrikoko proiektu bat martxan jarri duen lehen euskal udalerria izango da

2024·04·12


BULTZADA BERDEA! JAKIN EZAZU ZUMARRAGA NOLA ARI DEN BERE KARBONO-AZTARNA MURRIZTEN, ETA MILAKA EURO AURREZTEN ENERGIA PARTEKATUARI ESKER

TEK Zumarragak %70etik %90era handituko du bere autokontsumoa, eta urteko batez besteko aurrezkia 650 €-ra handituko du familien kasuan eta 3.000 €-ra denden kasuan, biltegiratze-bateria bati esker. Gainera, car sharing elektrikoko proiektu bat martxan jarri duen lehen euskal udalerria izango da.

Zumarragako alkateak, Mikel Serranok, Jose Ignacio Asensio Iraunkortasuneko diputatuarekin batera, bisita egin du gaur goizean Zumarragako energia-komunitatearen instalazioetara, TEKen ezartzen ari diren bi proiektu berriren aurrerapenak hurbiletik ezagutzeko: bata, energia biltegiratzera bideratua, eta bestea, mugikortasun elektriko partekatura.

Irailean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailak 97.000 euroko diru-laguntza eman zion Zumarragako energia-komunitateari (TEK) bi proiektu berri horiek bultzatzeko. Ekimen hori aitzindaria da Euskadin, eta helburu hauek ditu: tokiko energia-azpiegitura sendotzea, elektrizitate-fakturan aurreztea areagotzea eta tokiko energia-komunitateko kideei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzea. Hori guztia, udalerrian iraunkortasuna eta energia-trantsizioa sustatzeko.

Diru-laguntza horrekin egin zen lehen ekintza dagoeneko instalatuta dagoen biltegiratze-bateria jartzea izan zen, datorren udan jarriko dena martxan. Bateria horrek aukera emango die 'TEK Zumarraga'-ko bazkideei autokontsumoa handitzeko, %70etik %90era pasatuz; hala, lortutako aurrezkiak %30 handituko dira. Urtean batez beste 500 euro aurrezten dituzten familiek, 650 euro gehiago aurreztuko dituzte urtean. Saltoki txikien kasuan, batez besteko aurrezkia 3.000 eurotik gorakoa izango da urtean. Abantaila horiek eskuragarri izango dituzte herritarrek, hasierako inbertsiorik egin beharrik gabe, hileko kuota txiki bat ordainduta (7/8 euro/hil). Kuota hori segituan amortizatzen da.

Aurrerapauso hori funtsezkoa da ekonomia deskarbonizatzeko eta eredu iraunkorrago, bidezkoago eta erresilienteago baterako trantsizioan laguntzeko, energia eskuratzeko aukera demokratizatuz eta energia berriztagarriak aurreztearekin eta familientzako energia-faktura eskuragarriago batekin lotuz, kontsumitzaile hutsak izatetik haien ongizaterako oinarrizko ondasun baten kudeatzaileak izatera pasatzen baitira.

Biltegiratze-proiektuaz gain, Zumarragako energia-komunitatea aurrerapauso garrantzitsuak egiten ari da udalerrian garraio pribatua deskarbonizatzeko, eta EAEko lehen udalerria da, energia-komunitateen bidez, car sharing proiektua, mugikortasun elektriko partekatua, ezartzen. Horretarako, ibilgailu elektriko bat erosi da, Renault Zoe bat, TEKeko kideen erabilera partekaturako, Zumarragako Udalak utzitako aparkaleku-plaza batean birkargatze-puntua duena, komunitateak berak sortutako energia berriztagarriaz elikatzen dena. Era berean, martxan jartzeko prozesuan dagoen plataforma bat garatu da, TEKeko bazkideei aplikazio mugikor baten bidez ibilgailua giltzarik gabe irikitzeko aukera emango diena. Ekimen hori aitzindaria da Euskadin, eta ibilgailu garbiagoen bidezko mugikortasun jasangarria eta komunitatearen barruan baliabideen erabilera eraginkorra eta lankidetza sustatzen ditu.

Gaur egun, Zumarragako energia-komunitateak autokontsumoko energia berdea udalerriko 248 etxeri eta denda txikiri hornitzen die; 368 eguzki-plaka ditu, 1.104 m2ko azalera erabilgarrian, hiru udal-eraikinetan instalatua eta 165 kW-eko potentziarekin. Energia-komunitate horri esker, atmosferara 1.035 tona CO2 isurtzea ekiditen da, hots, 4.140 zuhaitzek 25 urtean xurgatutako kantitatea (plaken balio-bizitza).

Zumarragako eredua aitzindaria izan zen herritarren energia-komunitateak ezartzen, eta abangoardian jarri